TURISMO KODE ETIKOAREN ZIURTAGIRIA

 

Kode hori egiteko, Munduko turismo erakundearen (MTE) kode etikoa hartu da erreferentzia gisa, Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendan ezarritako 17 Garapen Iraunkorreko Helburuak oinarritzat edukiz.

Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdeko sektore turistikoko hainbat eragilerekin lan egin du eskatutako konpromisoak betetzen laguntzeko. Hauek dira ziurtagiria lortu duten erakundeak eta enpresak:


Malkorra eta B&B Donostia hotelak, Soinuenea Herri Musikaren Txokoa, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa, Luberri Ikasgune Geologikoa eta Albaola Itsas Kultur Faktoria museoak; Carmen, Ontziola eta Burdinola jatetxeak;  Peluaga nekazalturismoa, Arritxulo Mendi Aterpea, Eurolurtravel Bidaia-Agentzia eta Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia eta Errenteriako Turismo Bulegoa.

Kode etiko horri esker, turismo eragile guztiek erantzukizun sozialak eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna izango dituzte eguneroko jardunean.


Turismo-agenteek beraien gain hartzen dute, kode honen sinadurarekin, tokiko kultura,  tradizioa eta kultura-ondareko elementuak errespetatzea eta zaintza sustatzea.Tokiko komunitateak turismo-jarduerekin lotu eta horien onura ekonomiko, sozial eta kulturalak jasotzeko pizgarriekin lotura bilatuz.
Era berean, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren sinatzaileek konpromisoa hartzen dute turisten eskubideak, haien berezitasunak, bizimodua, gustuak, itxaropenak eta  sinesmen-aniztasuna errespetatzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bere gain hartzen du bisitatzen gaituzten pertsonen eta haien ondasunen segurtasuna zaintzeko eta babesa ziurtatzeko eginkizuna. Era berean, turistei informazioa eman eta dei eginen zaie gure legeak, gure kultura eta gure ohitura eta erabilera sozialak errespeta ditzaten.


Horrela, orain arte atxikitako 14 enpresekin lehen pausoa eman ondoren, eskualdeko enpresa gehiagok proiektu honi atxikitzeko aukera izango dute.

 

                     Tel. 943 494 521    *  turismoa@oarsoaldea.eus  *  oarsoaldeaturismoa.eus