LISTORRETA-BARRENGOLOIAKO INFORMAZIO BULEGOAK BERRIRO IREKIKO DITU ATEAK
Ekainaren 23tik egongo da zabalik, irekiera-ordutegia honakoa izanik: ostegunetan 8:30etik 14:00etara eta ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan 8:30-14:00etara eta 15:00etatik 18:30era.

Ekainaren 23an, Listorreta-Barrengoloiako informazio-gunea irekiko da berriro. Errenteriako Aiako Harriko (Natura 2000 Sarea) Parke Naturaleko eta Kontserbazio Bereziko (KBE) sarbide nagusian dago, eta urriaren 12ra arte egongo da zerbitzua ematen.
Listorreta-Barrengoloian, Aiako Harriko Parke Naturaleko informazio bulegora hurbiltzen diren bisitariek Natura 2000 Sarean babestuta dagoen eremu honetako eta eskualde osoko natura eta kultura-ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute, hala nola: mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, mehatxatutako fauna, Aizpitarteko haitzulo eta aztarnategi paleolitikoa, Añarbeko Baso Erreserba, hezeguneak (Malbazar, Aldura, Igantzi eta Pagosarde), eta abar.
Bere irekiera-ordutegia ostegunetan 8:30etik 14:00etara eta ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan 8:30-14:00etara eta 15:00etatik 18:30era izango da.
Listorreta-Barrengoloia ingurua Gipuzkoako aisialdi eremu nagusietako bat da. Bertan, Errenteriako Udalak erabiltzaileen eskura jartzen dituen hainbat zerbitzu daude: komunak, mahaiak eta bankuak, iturriak, haurrentzako jolasguneak, erretegiak, hondakinen gaikako bilketarako eremua, aparkalekua, auto-karabanen erabiltzaileentzako atseden-gunea, hondakin-urak husteko guneak, etab.
Gainera, udan jarduera eta bisita gidatu ugari antolatzen dira, natura eta kulturarekin lotuta. Hauek laster emango dira ezagutzera.
Informazio gehiago:
Errenteriako Turismo Bulegoa
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus