Martxoaren 12an BDCC Osteguna jardunaldia egingo da Agustinak Zentroan, sormen proiektuen kudeaketa komertzialari buruz

Martxoaren 12an, osteguna, BDCC Osteguna jardunaldiaren saio berri bat egingo da Errenteriako Agustinak Zentroan, sormen eta kultura industrietako (KSI) proiektuentzako kudeaketa komertzial estrategikoa lantzeko helburuarekin. Jardunaldia BDCC (Basque District of Culture and Creativity) ekimenak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak elkarlanean antolatu dute.


Goizeko saio honetan, sormen arloko profesional eta ekintzaileek beren proiektuak merkatura nola hurbildu aztertzeko aukera izango dute. Horretarako, balio-proposamena egituratzeko gakoak, bezeroengana iristeko estrategiak eta prozesu komertzial eraginkorrak lantzeko tresnak aurkeztuko dira.


Jardunaldiak bi orduko iraupena izango du, eta hitzaldiak, esperientzia praktikoak eta saio praktiko bat uztartuko ditu. Helburua parte-hartzaileek beren proiektuetan aplikatzeko moduko ideiak eta tresnak eskuratzea da.


Programaren barruan, Vicente Gutiérrezek (Grupo Bentas) kudeaketa komertzialak KSIen egunerokoan duen garrantzia azalduko du. Ondoren, sektoreko bi proiekturen esperientziak ezagutzeko aukera izango da: Panarama Studio (Germán Rubio) eta DAB (Iker Sanz).

 

 


Jardunaldian saio praktiko bat ere egingo da, parte-hartzaileek beren proiektuaren estrategia komertziala lantzeko. Horregatik, ordenagailu eramangarria ekartzea gomendatzen da, nahiz eta jarduera mugikorrarekin ere egin daitekeen.


Saioaren amaieran, elkarrekin hitz egiteko tartea izango da, parte-hartzaileek harreman berriak sortu eta ideiak partekatzeko.


Jardunaldiaren datuak
•    Data: Martxoak 12, osteguna
•    Ordua: 10:00 – 12:00
•    Lekua: Agustinak Zentroa (Errenteria)

Interesa dutenek jardunaldian izen-ematea egin dezakete BDCC Osteguna programaren bidez.