MEC 2024. Merkataritza eta zerbitzu establezimenduak modernizatzeko laguntza

Oarsoaldeko txikizkako merkatariek eta hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzuk jaso ahal izango dute laguntza hau

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamendu komertzialak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko, urtero bezala, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak MEC 2024 argitaratu du.

ZER DA ETA NORI ZUZENDUTA DAGO?

Txikizkako merkataritza eta hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako beste zerbitzu batzuen establezimenduak modernizatzen laguntzeko dirulaguntza da MEC.

ZERTARAKO DA DIRULAGUNTZA?

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzeko (3.000 euroko inbertsio-minimoa) edo teknologia berriak eta berrikuntza txertatzeko (1.000 euroko inbertsio-minimoa) helburua izan beharko dute.

ZENBATEKO LAGUNTZA JASO DEZAKET?

Zehaztutako inbertsioek kopuru onargarriaren gaineko % 40eko dirulaguntza jasoko dute, portzentaje hau % 52raino areagotu daitekeelarik baldintza zehatz batzuk betez gero.

NOIZ ETA NOLA AURKEZTU BEHAR DA ESKAERA?

Dirulaguntza dagokion dokumentazioa tramitazio elektronikorako aplikazioan aurkeztuz eskatu beharko da.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 30ean amaituko da, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.

Informazio gehiago:

2024ko MEC. Merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza. - Eusko Jaurlaritza (euskadi.eus)

Oarsoaldea garapen agentziak laguntza jaso dezaketen establezimendu guztiei eskaera aurkeztera animatzen die, eta edozein kontsulta izanez gero, jar daitezela harremanetan: