Oarsoaldea Garapen Agentziaren 2024.urteko txostena labetik atera berria

2024 urte emankorra izan da Oarsoaldea eskualdearentzat eta bere bidaideentzat. Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalak Oarsoaldea Garapen Agentziarekin batera, ekimen eta pertsona interesgarriekin elkarlanean aritzeko aukera, mugarri izan diren hainbat gertaera, etengabe urrats sendoak egiten jarraitzeko joera eta indarra izan dira nagusi. Biharko Oarsoaldea ereiten jarraitzeko eta gure eskualdearen isla diren Inklusioa, Saretzea, Jasangarritasuna, Berrikuntza, Talentua, Iraunkortasuna eta Digitalizazioa oinarri izanik.
Ekainaren 19an Oarsolan Inklusio eta Berrikuntzarako zentro berrian egindako barne ekitaldi batean ezagutzera eman ziren 2024.urteko datuak eta gauzaturiko ekimenak eta
Zer lortu dugu Inklusioa eta Enpleguan?
Inklusioaren eta enpleguaren arloan, 1.679 pertsonei arreta eman diogu, 359 partaide izan ditugu enplegu programetan eta kudeatu diren lanpostuen intserzio indizea %69,4koa izan da, aurreko urtearekin alderatuta %5a igo da. 2017-2024 urte bitartean 42.224 pertsona langaberi eman diegu laguntza eta 6.433 lan eskaintza kudeatu dira, eskualdeko enplegagarritasuna hobetzeko Oarsoaldearen konpromisoa sendotuz.
Oarsolan, enplegurako eta inklusiorako berrikuntza zentroak, 2024ko apirilaren 22tik darama martxan, herritarrei eskaintzen diegun zerbitzuen hobekuntza lortuaz. Oro har, pertsonen lan egoera hobetu dadin eta eskualdeko enpresekin elkarlanean beraien lan munduratzea ahalbidetzeko bideak sortzen laguntzen dugu. Abian dauden hainbat proiektu hemen duzue ikusgai.
Bestetik, proiektu berritzaileak jarri dira abian, hala nola Baserriberri, W proiektua eta Etxekolan, prestakuntzara, laneratzera eta egoera ahulean dauden pertsonak erregularizatzera bideratuak, tokiko erakundeekin lankidetzan. Gainera, OARSOLANek eta BADIA BERRI laneratze-enpresak aktiboki lan egiten dute langabetuekin edo guraso bakar diren emakumeekin, trebakuntza, orientazioa eta lan-aukerak eskainiz.
Azkenik aipatu, OARSOSARE Inklusio sarearen dinamizazioa.
Zer lortu dugu iraunkortasuna eta berrikuntzan?
Ekonomia eta lurralde garapeneko estrategia arloari dagokionez, 157 enpresa eta eragilek parte hartu dute programetan eta nabarmendu beharra dago guregana hurbildu diren ekintzaile kopuruak gora egin duela, 121 ekintzaileri eman zaie arreta (%23ko igoera aurreko urtearekin alderatuta) eta 157 kontsulta erantzun ditugu. 2017-2024 urte bitartean 6.257 enpresari eta 2.045 ekintzaileri eman diogu laguntza.
Ekainaren 19an Agustinak Zentroa ireki zen, kultura- eta sormen-industrietako proiektuak (KSI) sustatzeko gune ireki eta dinamikoa. Une honetan eskaintzen ditugun programen artean eskaintzen da inkubazioa, pertsonak eta enpresak orientatzeko informazio-zerbitzua, ideia berriak garatzeko ekintzailetza-programak eta lehen urratsak areagotzeko azelerazio-programak eskaintzen ditugu, eta jada sektorean finkatuta daudenei ere laguntza ematen diegu. agustinakzentroa.eus
Itsasoarekin lotutako Oarsoaldea ekonomia urdina proiektua ere azpimarratu beharra dago, AZTI zentro teknologikoak, Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Pasaiako Portu Agintaritzak bultzatutako eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako ekimena. Itsas ekonomiarekin lotutako eragile eta enpresekin topaketak egin dira eta eskualdean arlo honetako proiektuak aurkeztu dira.
Zer lortu dugu Oarsoaldea helmuga gisa hautatzen dutenekin?
Bestetik, gure eskualdera bisitan etortzen diren horiei, barneko nahiz kanpoko bisitariei, arreta, informazioa eta gure baliabide turistikoak ezagutzeko proposamenak eman dizkiegu. 35.207 kontsulta eta 15.107 bisitari izan ditugu eta turismo sektoreko enpresetatik 255 kontsulta izan dira denera, %45 igo da aurreko urtearekin alderatuta. 2010-2024 bitartean, turismo bulegoetan 360.784 bisita izan ditugu, 844.649 kontsulta eta 877.049 bisita webgunean.
Zer lortu dugu jasangarritasuna eta birgaitze arloan?
Jasangarritasunari begira, aurten nabarmentzekoa da Birgaitze Bulegoaren bidez Next Bulegoan ebatzitako dirulaguntza kopurua 3.641.007,96€koa izan dela, aurreko urtearekin alderatuta %107ko igoera izan dugularik. Horrez gain, efizientzia energetikoa kontuan hartzen duten Birgaitze obretan, egoera zaurgarrian dauden 495 dirulaguntza eskaera kudeatu dira eta Energia Bulegoan 246 hitzordu kudeatu ditugu, aurreko urtearekin alderatuta %108ko igoera izan dugularik. 2017-2024 bitartean 1.944 espediente eta denera 139.883.684€ko aurrekontua kudeatu ditugu.
Azkenik aipatu, SCORE proiektu europarrak kostaldeko hiriek klima-aldaketaren aurrean duten erresilientzia areagotu nahi duela, teknologia berritzaileen eta elkarlaneko laborategien bidez. Garapen Agentzia elkarlanean aritu da, laborategi horiek hainbat eragile biltzen baitituzte erronka komunei aurre egiteko.
Tokiko enpresei lagundu zaie BIRATU proiektuaren bidez, ekonomia zirkularra eta garapen ekonomiko jasangarriagoa eta eraginkorragoa sustatuz. Gainera, Oarsoaldeko nekazaritza eta abeltzaintza sektorean jasangarritasun energetikoa sustatzeko neurriak bultzatu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
Industrialdeen birgaitzeari dagokionez, Oiartzungo Ugaldetxo eta Zuaznabar eta Mamut industrialdeak eta Errenteriako Agustinak Zentroa birgaitzeko lanak aurrera eraman dira.
Zer lortu dugu berdintasuna eta diskriminazio eza helburuari dagokionez?
Agenda2030arekin jarraiki, berdintasun eta diskriminazio eza duen helburuarekin lerrokatuta, euskararen ahozko eta idatzizko erabilera sustatzen jarraitu dugu hainbat ekimenen bidez. Urteko gremioko Merkatarien eta ostalarien %58ak parte hartu dute egitasmoetan, %72ko igoera izan dugularik aurreko urtearekin alderatuta.
1.223 ikasle aritu dira (%38ko igoera aurreko urtearekin alderatuta) euskaltegietan euskara ikasten, beraien euskara maila hobetzen eta gai desberdinak jorratzen dituzten Mintzagun tailerrez gozatzen. Horrez gain, 307 gaztek euskara arloko egitasmoetan parte hartu dute, izan ere, garapen agentziaren lehentasunetako bat haur eta gazteen euskararen erabilera handitzea da. Oarsoarrak komunitatea sendotzen jarraitu dugu. 2017-2024 bitartean 60.520 familietara iritsi gara, 21.429 ikasle ibili dira eskola kirolean eta 12.592 ikasle euskaltegietan.
Zer lortu dugu Kontsumo arduratsuari dagokionez?
Kontsumo arduratsuaz jabetuta, 1.506 eskaera kudeatu dira kontsumo bulegoan (%12ko igoera aurreko urtearekin alderatuta), 195 erreklamazio izapidetu dira eta 132 erreklamazio konpondu ditugu, gure zerbitzu erabiltzaileengandik zorion mezuak jaso ditugularik beraien poztasuna adieraziz. 2017-2024 urte bitartean 23.040 kontsulta artatu ditugu.
Azkenik aipatu gure baliabideen eta proiektuen kudeaketa eraginkorra bermatzen jarraitzeko ERP berri baten ezarpenean lanketan murgilduak gaudela. Langabetuei, ekintzaileei, enpresei, herritarrei eta bisitariei eskaintzen zaizkien zerbitzu eta proiektuen berri eman eta gardentasunez jakinarazteko lanean jarraitu dugu. Gure bezeroen asebetetze indizea %90,84koa izan da.
Arestian aipatutako guztia lortu dugu lankideok lanarekiko duten konpromiso handiari eta eskualdeko eragile nagusienekin dugun gertutasunari esker. 2024.urtean egiteko zehaztu ziren helburu guztien betetze maila %79,34koa izan da. ESKERRIK ASKO DENOI.
Gure eskualdean garapen eta ongizate inklusiboagoa bultzatzeko lanean jarraitu dugu. Eskualde aurreratuagoa, berritzaileagoa, toleranteagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko.