OARSOALDEAK TURISMO-WEBGUNE BERRIA ESTREINATU DU
“HEMEN Oarsoaldea” izenburupean eskualdeko turismo-errelato berria aurkeztu ondoren, Oarsoaldeko Turismo Sailak eskualdeko webgune berria estreinatu du:
Atari berri honetan diseinua eta edukia kontakizun berri horrekin lerrokatzen dira.
Hala, postala huts bat izatetik harago, benetakoa dena, aniztasuna eta komunitatea jarri nahi izan dira balioan, oinarri nagusi gisa; horretarako, itsas ondarea, natura eta kultura bizia dira ardatz nagusiak.
Webgune berri honen helburua ez da soilik bisitariak erakartzea; Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako herritarrei ere tresna erabilgarri eta bizia eskaini nahi zaie, beren lurraldean bertan dituzten aukera ugariei buruzko informazioa eskura izan dezaten.
Webgune hau zuretzat ere bada.
Zer aurkituko duzu bertan?
Diseinu erraz eta intuitibo baten bidez, informazio hau guztia klik bakarrera daukazu:
- Agenda eguneratua: Tokiko eskaintza osoa leku bakarrean, eskualdeko ekitaldi, kontzertu eta jarduera guztien berri izateko.
- Planak eta esperientziak: Mendi-ibilbideak, bisita gidatuak edo familia osoarentzako proposamenak.
- Iradokizunak: Gure ondarea, gastronomia eta natura beste begi batzuekin ikusteko ideiak.
- Informazio praktikoa: Zerbitzuak, ordutegiak eta erreserbak kudeatzeko informazioa.
Hori dela eta, Oarsoaldeko pertsona guztiei gonbidatzen zaituztegu atari berri hau deskubritzera eta, batez ere, gure eskualdeak eskaintzen duen guztiaz gozatzera.
HEMEN badago zer ikusi eta zer egin!
www.oarsoaldeaturismoa.eus