Oarsoaldeko ekintzaileentzat diru-laguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez kudeatuko den diru-laguntza honek, enpresen ideia berriak garatzeko eta enpresa jarduera berriak martxan jartzeko balioko du.

Deialdi honetan, 30 urtetik beherako gazteei eta emakumeei arreta berezia eskaini zaie, diru-laguntzaren zenbatekoa hauentzat handiagoa da.

LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei bideratutako diru-laguntzen deialdia abian jarri du aurten ere.

Dinamismo ekintzailea ezinbesteko faktorea da hazkunde ekonomikoa eta aurrerapena bul¬tzatzeko, era horretan enplegu- eta aberastasun-aukera berriak sor daitezen. Horregatik, guztiz beharrezkoa da beren proiektuarekin banaka eta sozialki konprometituta dauden ekintzaileei modu integral batez laguntzea prozesu ekintzailearen fase guztietan.  

Helburuak betetzeko, deialdi hau jarri da martxan. Batetik, garatzen ari diren ideiak baliozkotzat jo ahal izango dira edo birmoldatzeko beharra ikusiko da, aldi berean ekintzaileak ekintzailetzarekin lotutako gaitasunak eta trebetasunak hartuz, aholkularitza- eta laguntza-jardueren bitartez. Eta bestetik, dagoeneko zehaztuta dauden ideia bideragarriak martxan jartzera bideratuko dira laguntzak.

OARSOALDEA Garapen Agentziak emandako aholkularitzak eta LANBIDEk, Europako Gizarte Funtsarekin batera, eskainitako diru-laguntzak osatuko dute laguntza.

Laguntzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da. Zenbateko hori:

  • %15 handituko da baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik behe¬rakoa bada, laguntza-prozesua hasteko unean.
  • Eta beste %15, baldin eta emakumea bada.

Eskabidea aurkeztu nahi dutenek, eskatutako dokumentazioarekin batera, urriaren 13ko eguerdiko 12.00ak baino lehen aurkeztu beharko dute Agustinak Zentroan, (Agustinak Etorbidea, 4 - Errenteria), 09:00etatik 14:00etara.




Baldintzei, eskaerari edo prozedurari buruzko informazio gehiago www.oarsoaldea.eus web gunean aurkitu daiteke edo agentziako Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Estrategia sailarekin harremanetan jarriz 943 494 129 telefono zenbakian edo aapalategi@oarsoaldea.eus mail helbidean.


Oarsoaldea