OHAR GARRANTZITSUA | TELEFONO IRUZURRA OARSOALDEAN

Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak jakin du enpresa batek telefonia kontratuak eskaintzen dituela Kontsumo Bulegoaren izena modu faltsuan erabiliz, konfiantza sortzeko asmoz.

Gainera, Kontsumo Bulegoak “baliozkotutako” ustezko kodeak ere ematen dituzte, kontratazioa segurua dela sinestarazteko.

❌ Kontsumo Bulegoak argi utzi nahi du:
• EZ duela kontratazioetan esku hartzen
• EZ dituela kontratuak balioztatzen
• EZ duela telefonia, argindar, gas edo energia zerbitzurik bermatzen

📞 Gomendioak:
• Mesfidatu zenbaki ezezagunetatik datozen deiez
• Ez eman datu pertsonal edo bankarioak
• Ez onartu telefono bidezko kontratazio azkarrik
• Kontuz ibili telefonia edo energia eskaintzekin

Partekatu informazio hau, bereziki adineko edo zaurgarriak diren pertsonekin.