PONTIKAKO JUBILATUEN ELKARTEKO TABERNA-JATETXEA

Iragarkiaren deskribapena:
Errenterian kokatua dagoen taberna-jatetxea, gastu guztiak udalaren kargu (gasa, ura, elektrizitatea,…). Terraza erabiltzeko eskubidea du.
Jarduera:
TABERNA-JATETXEA
Izen Komertziala:
PONTIKA JUBILATUEN ELKARTEA
Udalerria:
Errenteria
Helbidea:
Pontika, 14 (20100) Errenteria
Lokalaren jabetza:
Alokairuan
Lokalaren deskribapena:
Udalak Pontikako erretiratuen elkarteko taberna-jatetxearen ostalaritza-kudeaketa atera du lehiaketara.
- Emakidak 10 urteko iraupena izango du kontratua formalizatzen denetik kontatzen hasita eta gehienez beste 5 urtez luzatu ahal izango da.
- Lagapen-hartzaileek ordain gisa zerbitzuaren ustiapenetik ateratzen dituzten diru-sarrerak jasoko dituzte.
- Taberna-jatetxeetako arreta nagusiko taldea jubilatuak izango dira. Hala ere, eskaintza publiko orokorrari zabaldu ahal izango da, betiere klubetan antolatzen diren jardueretan eragozpenik sortzen ez badute.
- Urteko gutxieneko kanona 600 eurokoa izango da lizitazioan.
- Eskaintzak aurkeztea: Lizitaziorako eskaintzak ekainaren 27rarte aurkeztu ahal izango dira. Lizitazioaren baldintzak eta gainerako dokumentazioa hemen daude eskuragarri: