SORTU ETA EKIN III programa martxan kultura eta sormen arloko ekintzaileei laguntzen jarraitzeko

Sortu eta Ekin III programa Agustinak Zentroan abian da, Kultura eta Sormen Industrietako (KSI) hasierako fasean dauden ekintzaileei zuzenduta. Helburua haien ideiak sendotzea eta negozio bideragarri eta jasangarri bihurtzen laguntzea da. Horretarako, prestakuntza, aholkularitza eta sektorearen beharretara egokitutako baliabideak eskaintzen dira.


Ondoren, programako parte-hartzaileak aurkezten dizkizuegu:

  1. Hanna Ponochevna – Kantu eta ahots teknikako online ikastaroak sortu eta sare sozialetan eduki didaktiko eta artistikoa partekatzen ditu. «Arimarako tailerra» proiektua espazio sortzaile eta emozional batean datza, non kantuak, arteak eta musikak garapen pertsonala laguntzen duten.
  2. Eric Cueto Sistiaga – Eskuz Landuz artisauen elkartean ibilia, eta gaur egun Sikusi bitxigintza markaren garapenean dago murgilduta. 
  3. Leire Zamalloa Morán, Pilar Herrero Gorrochategui, Olatz Garín Olasagarre, Mertxe Martinez Lusar eta Iratxe Merino Moreno – Hainbat esparrutako ibilbideak dituzte: hezkuntza berezia, barne eta grafiko diseinua, moda, irakaskuntza eta ingeniari zibila uztartuz. Euskal Herriko bitxigintza garaikideari ikusgarritasuna eman eta gizartera hurbiltzeko lan egiten duen bitxigileen elkarte bat sortzea du oinarri bere proiektuak.
  4. Iñigo Ortega Martinez eta Noemi Viana– Iñigok 15 urtez antzerki eskola kudeatu du Pasaiako Antzerki Eskolan, eta herriko zein udal mailako kultur eta hezkuntza proiektuetan elkarlanean aritu da. Mamia,  herriarentzat eta eskualdearentzat,  sorkuntza eszenikoaren aniztasunean eta herrigintzan oinarritutako proposamen berritzailearen izaera duen proiektu pasaitar bat da.
  5. Clara Virgili Flor – Moda jasangarrian, arte eszenikoetan eta hezkuntzan lan egina; gaur egun patronista eta irakasle da, eta hainbat marka eta proiektu artistikorekin kolaboratzen du. Renous proiektua moda jasangarriko proiektu bat da, ehunen birziklatzean eta aprobetxamenduan oinarritua, eta prestakuntza eta diseinua konbinatzen ditu, jantziak eta materialak sormenez berrerabiliz.
  6. Sara Sanchez Casar – Ostalaritzan eta gazteentzako hezkuntza ez-formaleko proiektuetan aritua; dinamizazioan, antolaketan eta talde-lanean esperientzia handikoa. Artisautza tradizionala, sorkuntza garaikidea eta ekonomia zirkularra uztartuko dituen sormen gune balioanitza du helburu bere proiektuak.
  7. Pilar Calvo Gil – 25 urtetik gorako esperientzia du arkitekturan, eta, gaur egun, bioeraikuntzan eta biobizigarritasunean espezializatutako arkitektura- eta diseinu-proiektuetara bideratu nahi du bere jarduera, bai obra berrietan, bai eraikin, baserri eta etxebizitzen birgaitzeetan. Material osasuntsu, natural eta ekologikoetan oinarritutako eraikuntza-irtenbideak lehenesten ditu, eta bizi-kalitatea, pertsonen osasuna eta ingurunearekiko errespetua jartzen ditu erdigunean.

Foru Aldundiak diruz lagundutako SORTU ETA EKIN hirugarren deialdi honetan prestakuntza, aholkularitza eta laguntza jasoko dituzte, beren proiektuak garatzen eta sendotzen jarraitzeko.


Hurrengo SORTU ETA EKIN programan zure hautagaitza kontuan hartzea nahiko bazenu edo AGUSTINAK ZENTROA ezagutu nahiko bazenu, jarri gurekin harremanetan:


📩 agustinakzentroa@oarsoaldea.eus | 📞 943 518 404 | agustinakzentroa.eus