“ZURE NEGOZIOAREN XEHETASUN FINANTZARIOAK ONDO EZAGUTZEKO” doako jardunaldia
profesional, autonomo eta ekintzaileentzat.
Azaroaren 4an izango da saioa, online eta aurrez aurre aldi berean.
Enpresa- eta finantza-munduak enpresen eguneroko funtzionamendurako funtsezkoak diren kontzeptu ugari erabiltzen ditu egunero. Pertsona ekintzaile orok erraz erabili behar ditu termino horiek, enpresa-jardueraren edozein unetan aurkituko baititu.
Aldi berean, Covid-19 izurriteak aurrekaririk gabeko eragin negatiboa izan du jarduera ekonomikoan eta, bereziki, enpresen diru-sarreretan. Horren ondorioz, kasu batzuetan, ez dira nahikoak hitzartutako ordainketei aurre egiteko.
Galdu-irabazien kontuaren bidez negozioaren xehetasun ekonomiko-finantzarioak ondo ezagutzeak, enpresak izan dituen diru-sarrera eta gastu guztiei buruzko informazioa ematen du. Egituratzeak informazioa emango digu negozioaren errentagarritasunari buruz, kostu finkoak eta aldakorrak bereiziko baititugu, inbertsio berri bat finantzatzeko gaitasuna badut, enpresaren zorpetze-muga zein den, oreka-puntua zein den, hau da, guztizko kostuak estaltzeko behar den salmenta-maila zein den...
Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatuta eta Elkargik emango duen jardunaldi honen bidez, zure negozioaren finantzaketa aztertzeko oinarrizko baliabide horiek ulertzen lagunduko dizugu.
NOIZ: Azaroaren 4an, 10:00etatik 11:30era
NOLA: Online zoom plataformaren bidez eta aurrez aurre Oarsoaldeko Coworking Aretoan, Oiartzungo bulegoetan, bakoitzak nahi bezala.
PRESTAKUNTZAREN HELBURUAK
• Negozio plan bat egitea: zure salmenten estimazio arrazoitua, izan daitezkeen gastu guztien zerrenda, errentagarritasun marjina.
• Galdu-irabazien kontuaren egituraren definizioa, negozioa kudeatzeko erabilgarria izan dadin.
“Finantzaketa-eskaera egoki baten ABCa”
• Negozioak gastu arruntetarako eta inbertsioak egiteko behar duen finantzaketa kalkulatu.
• Zehaztu eskatu beharreko finantzaketaren zenbatekoa eta zein baliabide propio jarri.
• Zer dokumentazio aurkeztu behar den finantziazioa eskatzeko.
• Zorpetze-maila eta negozioaren zorra itzultzeko gaitasuna nola neurtu.
• Finantziazio-aukerak: ezaugarriak, kostuak eta epeak. Interes tasen eta komisioen erreferentziak.
• Eman daitezkeen bermeak. Hipoteka-bermeen eta berme pertsonalen arteko desberdintasunak, zer ondorio dituzten.
NORI ZUZENDUA
Profesionalak, pertsona autonomoak eta ekintzaileak.
HIZLARIAK
Elkargi Sozietate Bermeduneko Isabel González eta Eñaut Beloki, enpresei aholkularitza ekonomiko-finantzarioan aditua. Enpresei finantza-prestakuntzako hainbat ikastaro, mintegi eta programa ematen dizkie.
Informazioa eta izen-ematea
Izen-ematea formulario honen bidez egingo da.
Edo helbide honetara mezu bat bidaliz: aapalategi@oarsoaldea.eus, eta honako informazioa zehaztuz:
• Enpresaren izena
• IFK
• Helbide elektronikoa
• Harremanetarako pertsona
• Telefonoa
Izena emateko epea azaroaren 3an, eguerdian, amaituko da.
INFORMAZIO GEHIAGO:
aapalategi@oarsoaldea.eus
943494129