Enplegu Zerbitzuak

Enplegu aukerak sortzen

Oarsoaldea eskualdean enplegu aukerak sortzea eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da gure xedea. Enplegu programen bidez pertsonen gizarteratzea eta lan munduratzea errazten dugu, beti ere, lan merkatuan atzeman diren enplegu beharren arabera.
Oarsoaldea Garapen Agentziak, eskualdeko lau udalen –Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia-, Lanbideren –Euskal Enplegu Zerbitzua- eta Eusko Jaurlaritzaren nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin batera, enplegu programa eta baliabide ugari jartzen ditu abian urtero, Oarsoaldea eskualdeko langabetuen lan-munduratzea erraztu eta beraien bizitza kalitatea hobetzeko xedez eta oso harreman estua du gure eskualdeko enpresa-sarearekin.

Zure enpresa propioa sortu nahi duzu?

municipios Oarsoaldea

Zure enpresa propioa sortzeko eman behar dituzun urratsak egiten lagunduko dizugu.

Jakin Gehiago

Enpresa bat bazara

Zure enpresarako langile baten bila bazabiltza, Oarsoaldeak, Enplegatze Agentzia izanik eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren baimenarekin, bitartekaritza zerbitzua eskaintzen dizu doan. Behar duzuen langile profilera ondoen egokitzen diren hautagaiak helaraziko dizkizuegu.

Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi olibet@oarsoaldea.eus helbidera edo deitu 943 510 200 telefonora.

Lan eskaintza bat baduzu, bidal iezaguzu.

BIDALI LAN ESKAINTZA

Pertsonei arreta

Oarsoaldearen Enplegu Zerbitzua
(+34) 943 510 200

Olibet 6, 20100 Errenteria

olibet@oarsoaldea.eus

Bezeroari arreta zerbitzua: 08:30-14:00