Geroa ereiten

OIARTZUNGO ETXEBIZITZA BULEGOA

Oiartzungo Udalak, programa berri bat jarri du martxan Alokabidekin batera, Oiartzunen hutsik dauden etxebizitzak alokairu duinean merkaturatzeko.

Programa honek dituen ABANTAILA, LAGUNTZA zein BALDINTZAK  azalduko  ditugu jarraian.


     oiartzungoetxebizitza

Etxejabeentzat:

  •         OHZn %50eko deskontua.
  •         Alokabideko ASAP edo Bizigune programako  aseguru hirukoitza: juridikoa, kaudimena (errenta ordaintzeari huts egiten badio maizterrak) eta hondatzeen aurrean.
  •         Udalak 60 €ko errenta osagarria emango dio 12 hilabetez.
  •         Efizientzi Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko laguntza (100 € arte).
  •         Gutxienez, programan 3 urtez egoteko konpromisoa (bost urteko konpromisoa Udalaren berritzeko laguntzak jaso dituztenen kasuan).
  •         Berritze proiektuaren finantzaketa (3.000 € arte)
  •         Obren lizentzian %95eko hobaria.

Maizterrentzat:

  •         Gehienez 550 €ko alokairua.
  •         Etxebiden izena emana egon behar da, alokairu erregimenean.
  •         Bizitza-unitatearen (etxean bizi diren pertsonak) diru-sarreren %30 baino gehiago ez da bideratuko alokairura.
  •         Bizi unitateak 12.000 eta 39.000 € arteko diru-sarrerak izan behar ditu.

Abantaila guzti hauen informazioa jasotzeko  zein tramite guztiak  egiteko, hitzordua hartu  astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14:00etara telefono honetan 943 494 129  edo  etxebizitza@oiartzun.org emailean.

 

OIARTZUNGO ETXEBIZITZA BULEGOA

Telefonoa:  943 494 129

Helbide elektronikoa: etxebizitza@oiartzun.org

Helbidea: Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia. Astigarragako bidea, 2 Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua. 20180 Oiartzun

Ordutegia: astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14:00etara



Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus