«ENPRESA IDEIA» BAT GARATZEA ETA ABIAN JARTZEA SUSTATZEKO LANBIDEREN LAGUNTZAK
«ENPRESA IDEIA» BAT GARATZEA ETA ABIAN JARTZEA SUSTATZEKO LANBIDEREN LAGUNTZAK
Oarsoaldeak, laguntza honen esparruan, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan eta erakunde laguntzaile gisa, ekintzaileei laguntza eta/edo tutoretza ematen die negozio-ideia bat aztertu eta garatzeko eta martxan jartzeko prozesuetan.
- HELBURUA: Sustatzaileek negozio-ideia bat aztertu eta garatzeko, edo enpresa- nahiz negozio-proiektua martxan jartzeko, edozein jarduera-adarretan eta dedikazio esklusiboko erregi¬menean beharrezkoak diren jarduerak garatzeko laguntza ematea
- NORI ZUZENDUA: Langabezian dauden eta dagokion enplegu-zerbitzu publikoan lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden ekintzaileei. Langabetzat hartuko da lanaldi partzialeko kontratuarekin eta % 30eko edo hortik beherako lanaldiarekin ari denean lagundutako aldi guztian eta baita eszedentzian dauden pertsonak ere.
- KOPURUA (eurotan): 2.000€ + %15 30 urte azpitik eta 18 urte gainetik + %15 emakumeak
- ESKAERA EPEA: 2025eko urriak 13 arte, eguerdiko 12:00etan.
- PROGRAMAREN HASIERA: 2025eko azaroaren 14ean.
______________________________________
HELBURUA
Laguntza honen helburua sustatzaileei enpresa-ideia bat garatzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzen laguntzea da, bai eta enpresa- edo negozio-proiektu bat abian jartzeko beharrezkoak diren jarduerak garatzen laguntzea ere, gutxienez 3 hilabeteko tutoretzaren bidez.
BALDINTZAK
- Langabezian egotea eta dagokion enplegu-zerbitzu publikoan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Aurreko urtean Ekonomia-Jardueren Gaineko Zergan (JEZn) eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
- Aurreko deialdietan enpresa-ideiak garatzeko edo enpresa-jarduera martxan jartzeko laguntzen onuradun ez izatea.
- Eskaera-egunean 18 urte beteta edukitzea.
- Esklusiboki enpresa-ideia aztertzen eta garatzen jardutea, bai eta enpresa edo nego¬zioa abian jartzen ere 3 hilabetez gutxienez. Arduraldi esklusiboa ulertuko da: lanaldiaren % 30 baino gehiago lan ez egitea edo lanaldi osoan 27 egun baino gehiago lan ez egitea diruz lagundutako aldi guztian.
- Tutoretza amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan JEZn eta Gizarte Segurantzan alta ematea.(2.ordainketa jaso ahal izateko).
- EAEn jartzea enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala, eta lantokia ere EAEn kokatzea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
- Bideragarritasun-plan bat izatea, tutoretzak irauten duen bitartean baliozkotuko dena.
ORDAINKETA eta JUSTIFIKAZIOA
Dirulaguntza 2.000 eurokoa izango de gehienez. Dirulaguntza bi alditan ordainduko da:
• %60, bideragarritasun-plana eratu eta aholkularitza-prozesua hasi ondoren.
• % 40, EJZn alta eman eta gero (gehienez ere, 3 hilabeteko epean, laguntza emateko prozesua amaitzen denetik) eta amaierako memoria entregatu ondoren.
Ordainketa, behin Lanbidek onarpen ebazpena bidali eta gero burutuko da.
Justifikaziorako:
- Memoria (Oarsoaldeko plantilla)
- Lan-bizitza eguneratua
- EJZn eta Gizarte Segurantzan alta ematea.
NOLA ESKATU
Eskaerak eskatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira Agustinak Zentroan (Agustinak Etorbidea, 4, Errenteria), 9:00-14:00 ordutegian.
Eskaera egiteko dokumentazioa osorik aurkeztu beharko da.
Puntuazio bera duten eskaerak badaude, sarrera-data hartuko da aintzat.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- Eskaeraren inprimakia.
- Eskaera baloratzeko eranskina.
- NAN edo AIZ fotokopia.
- Lan-bizitza.
- RGI titularra edo onuraduna denaren ziurtagiria (hala badagokio).
- Dagokion enplegu-zerbitzu publikoan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotearen dokumentua (Inskripzio Aldien Ziurtagiria).
- Gizarte Segurantzaren ordainketa-ziurtagiri korrontea.
- Ogasuneko ordainketa-ziurtagiri arrunta.
- Ogasunaren ziurtagiri historikoa (JEZ historikoa).
- Bideragarritasun Plana.
- Enpresa-kudeaketa ikastaroaren ziurtagiria (hala badagokio).
________________________________________
LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA
Ekintzaileei laguntzeko laguntzen oinarriak, 2025eko deialdia
Eskaeraren inprimakia deskargatu
Eskaera baloratzeko eranskina
Balorazio irizpideak
INFO+
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Oarsoaldea Garapen Agentziaren Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Estrategia sailarekin:
Telefonoa: 943 494 129