OSTALARITZARAKO DIRU-LAGUNTZEN INFORMAZIO ETA LAGUNTZA ZERBITZUA

La Agencia de Desarrollo Oarsoaldea, a través de su servicio de apoyo a empresas, informa, asesora y ayuda a tramitar las diferentes ayudas existentes a todas las empresas ubicadas en nuestra comarca.

 

Bizitzea egokitzen ari zaigun garai zail hauetan, bereziki ostalaritzarentzat gogorrak, erakundeak sektoreko enpresentzako laguntzak iragartzen hasi dira. Hala, Oarsoaldea Garapen Agentziak gogorarazi du Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako ostalaritza-establezimenduek informazio hori eskura dezaketela telematikoki, www.covid19oarsoaldea.com orriaren bidez, baita Garapen Agentziarekin zuzenean harremanetan jarrita, 943 494 129 telefonoaren bidez ere.

 

Horrela, ostalaritza-sektoreak zuzenean ezagutu ahal izango ditu erakunde ezberdinek abian dituzten laguntzak, establezimendu bakoitzaren egoeraren arabera. Informazioa emateaz gain, enpresei laguntzen zaie laguntzen eskakizunetan, dokumentazioan eta izapidetzean.

 

Oarsoaldea Garapen Agentziarekin harremanetan jartzeko ostalaritza-establezimenduek covid19oarsoaldea.com webgunearen bidez kontsulta ditzakete zalantzak, eta gailu elektronikorik ez badute, 943 494 129 telefonora dei dezakete.

ostalaritzari laguntzak2


Oarsoaldea