Aurten ere LUCRETIA BELAONTZI KLASIKOAK DONOSTIATIK PASAIARA itsas-bidaia eskainiko du, ALBAOLA Itsas Faktoriara bisita barne.

A partir del próximo 15 de mayo vuelven las travesías en el velero clásico Lucretia en el que disfrutar del espectacular recorrido desde Donostia-San Sebastián a Pasaia con entrada a Albaola Faktoria.

 

I rteerak 10:00etan izango dira Donostiako portutik, maiatzean eta ekainean larunbatero eta uztaila eta abuztuan ostegunero .

2 orduko iraupena izango dute.

 

 

2 orduko iraupena duen bidaian euskal kostaldeko parajerik ederrenetakoa kontenplatzeko aukera eskaintzen da Lucretia belaontzi ikusgarrian, Ostarte Sailing-ek gidatuta.

 

Izan ere, Lucretia holandar belaontzi enblematikoa da, 1927an eraikia teka, haritza eta kaoba egurrarekin, bi gazte euskaldunek goitik behera zaharberritua. Ia 20 metroko luzera eta 180m2-ko bela-azalerare du eta egun esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera eskaintzen du.

I tsas esperientzia hau, Albaola Faktoriara bisita barne, maiatzeko eta ekaineko larunbatetan eta uztaileko eta abuztuko ostegunetan egin ahal izango da. 10:00etan irtengo da Donostiako portutik, Kontxako badia inguratu eta Pasaiako norabidea hartuz, Uliako itsaslabarretatik pasa ondoren Pasaiako badiako bokale ikusgarrian sartuko delarik. Bidean, Ostarte Sailing-eko tripulazioak ingurua ezagutzeko azalpenak eta belaontziaren nabigazio tekniken inguruko esplikazioak emango ditu.

 

Behin Pasaiara iritsita, Albaola Itsas Faktoria bisitatzeko garaia da. Belaontziak faktoriaren sarreran bertan utziko gaitu eta bertan, gure kostaldeko itsas historia ezagutzeaz gain, XVI. mendeko San Joan baleontziaren berreraikuntza zuzenean ikusi ahal izango dugu besteak beste.

 

Albaolako bisita amaitu eta bertan motora zerbitzua izango dugu Pasaiara heltzeko, bidearen zati bat itxita baitago. Pasaiak badu beste aukera mordoa ere. Pasai San Pedron bertan, hirigune historikoa eta portuaz gain, Mater Itsasontzi Museoa bisitatu dezakegu. Bertan arrantzaleen bizitza eta arrantza arte tradizionalak erakutsiko dizkigute. Ondoren, Pasai Donibanera motoran pasa eta hirigunea zeharkatzeaz gain bertako gastronomiaren berezitasunak dastatzea gomendatzen dizugu

Donostiara buelta autobusez egin ahal izango dugu, bai Pasai San Pedrotik eta baita Pasai Donibanetik ere. Trintxerpetik autobusa ala Eusko Tren zerbitzua erabili dezakegu Donostiara bueltatzeko. Mendizaleenek badute oinez itzultzeko aukera ere, Ulia mendia zeharkatzen duen bidea jarraituz. Honela, itsasoz egin dugun bidearen beste ikuspegia izango dugu, kasu honetan lehorretik.

Irteera hauek egiteko online erreserbak www.sansebastianreservas.com webgunean edo 943 299 983 telefono zenbakian egin ahal izango dira.

Bidaiaren prezioa 41€ da helduentzat, 26€ 3-6 urte bitarteko haurrentzat eta doan 0-3 urte arteko haurrentzat. Zerbitzu hau Oarsoaldea Garapen Agentzia, Ostarte Sailing enpresa eta Albaola Itsas Faktoriaren arteko elkarlanaren fruitua da, eta Gipuzkoako Aldundiko Turismo Sailaren laguntzari esker jarri da martxan.

Birritan pentsatu gabe animatu zaitez itsas bidaia zoragarri hau egitera!

lucretia sare sozialak eus2


Oarsoaldea