“Mugaz bestaldeko Enpresa-Ekimenari eKop saria”-ren 2. edizioa Deialdia 2013ko urriaren 29tik abenduaren 17 arte irekia egongo da

La convocatoria estará abierta del 29 de octubre al 17 de diciembre de 2013

 

Tras el éxito de participación y acogida de la primera experiencia del " Premio a la Iniciativa Empresarial transfronteriza" en el año 2013 , la Agencia de la Eurociudad Vasca Fronteriza    (integrada por la Diputación Foral de Gipuzkoa , la Comunidad Adour Costa Vasca, la ciudad de Donostia -San Sebastián , el Consorcio Bidasoa - Txingudi y Urban Sur País Vasco), en colaboración con Bihartean (Cámara de Comercio transfronteriza) y el Consejo general de Pirineos Atlánticos, decidió reunirse de nuevo para poner en marcha la segunda edición denominada " EKOP".

Bigarren edizio honen helburua, mugaz gaindiko lankidetzaren esparruan eta esparru horrek sortzen duen jarduera ekonomikoa kontuan izanda, lurralde bakoitzean dinamismo gehien sortzen duten eragileei merezitako omenaldia eskaintzea da. Hau da, mugaz gaindiko lurraldeen alde apostua egiten duten proiektuak eta lankidetza esanguratsuenak saritu nahi dira.

Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakaria den Ainhoa Zabalok adierazi duenez, 2013ko urriaren 29tik abenduaren 17 arte irekia egongo den deialdi honetan, kultura arloan, zientzia arloan, unibertsitate arloan, nekazaritza arloan, arlo ekonomikoan, ingurumen arloan, ... hautagaiek egiten dituzten ohiko ekintzak nahiz proiektu zehatzak parte-hartu dezakete. Aipatutako proiektuek bokazio ekonomikoa izan behar dute eta derrigorrez mugaz bestaldeko lankidetza ekimenak barneratu eta lurraldearen garapenaren alde esku-hartu behar dute.

Pertsonak edo taldeak izan daitezke (publiko nahiz pribatuak) eta beraien ekimenen bitartez mugaz bestaldeko gure zonaldearen garapenean eragin eta lurraldearen aitortza eta balorazioa ekarriko dutenak. Bestalde, garapen iraunkorra barneratzen duten ekimenek harrera berezia izango dute.

Sari banaketa 2014ko urtarrilaren 30ean egingo da eta bertan, mugaz bestaldeko arte eskolak diseinaturiko artelana emango zaio sarituari. Horretaz gain, Donostian Gipuzkoako Merkataritza Elkarteko auditorioan lan hitzaldi bat egingo dute eta bertaratuek, bestelako mugekin esperientzien hartu-emana egiteko aukera izango dute.   


Beraz, zuk, zure ideiak edo zure enpresak baldintza hauek betetzen badituzue, animatu zaitez eta parte-hartu!!

Informazio gehiago behar izanez gero, lehiaketaren oinarriak irakurri honako helbide honetan:


Oarsoaldea