SORMEN ETA BERRIKUNTZA TAILERRA TORREKUAN

Oarsoaldea organiza otro taller, esta vez sobre creatividad e innovación, dentro de su agenda de actividades del proyecto Habian! que se celebrará el próximo 14 de noviembre a las 11:00 en el edificio Torrekua de Errenteria, de la mano de Iker Fernandez.

Julen Mendoza Errenteriako alkateak jakinarazi duenez, azaroaren 14an, goizeko 11:00etan hasita, ideia berriak bilatzeko eta praktikan gauzatzeko bi orduko tailerra eskainiko du Iker Fernandezek Errenteriako Torrekua eraikinean –Jautarkol plazan, 3.solairuan-.

Iker Fernandez, “Hacedor de Aventuras” bezala ezaguna, aparteko komunikatzailea, coach profesionala eta hazkuntza pertsonalean trebatzailea da. Bere lana pertsonen eta enpresen eraldaketan oinarritzen du hauen ongizate maximoaren bila, ahalmena eta energia eraginkortasunez dituzten helburuetara bideratuz.

 banner-iker-habian-2016-eus

Pertsonen entrenatzailea dela esaten dute eta gogo bizia kutsatzeko gaitasuna duela. Egun, Euskal Herrian Pertsonen Garapena eta Lidergoa Masterra zuzentzen du (ESL - Escuela Selfcoaching y Liderazgo) eta ESL Enpresa Zoriontsua programa, Baker doktorearen filosofian oinarritua. Mundu guztiak berezko talentuak, gaitasunak eta baloreak dituela pentsatzen du eta gure ardura dela hauek hurrengo mailara eramatea.

                                                                                                                                         

Habian! proiektuaren bidez, sormenean, pertsonengan eta kolaborazioan oinarritutako eredu ekonomikoa bultzatzen da. Alkatearen hitzetan “proiektu honen helburuetako bat da ikuspegi soziala enpresa berrietan txertatzea, eta jarduera ekonomikoak pertsonen ongizatean laguntzea”. Kolaborazioa eta praktika ardatz izango dituen tailer honen bidez, ekintzaileek ikuspuntu desberdin batetik jasotako alternatiba berriak eskuratuko dituzte eta dituzten proiektu eta ideia berriak gauzatzeko hurrengo urratsa zehaztuko dute.

Tailerra, proiektuarekin lanean ari direnentzat pentsatua badago ere, lagungarri izango zaio gaiarekiko interesa izango duen edonori, beraz, herritar, elkarte eta enpresetako ordezkariei ere Torrekuara bertaratu daitezen gonbidapena luzatu nahi die Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak.   

Hitzaldia irekia eta doakoa izango da. Bertaratu behar duenari asistentzia baieztatzeko eskatzen zaio eta horretarako komunikazioa@oarsoaldea.eus helbidera idatziz edo 943 494 129 zenbakira telefonoz deituta egin dezake.

Iker, hacedor de aventuras:

hacedordeaventuras.com

 

                        baieztatu-logo hacedor

 


Oarsoaldea