“Oarsoaldeako Adimen Lehiakorra”

El 17 de marzo, la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea organizará una jornada gratuita en la que se presentará el proyecto  “OARSOALDEAKO ADIMEN LEHIAKORRA II”

Oarsoaldea Garapen Agentziak, CDE - Inteligencia Competitiva SL aholkularitza enpresarekin batera, datorren martxoaren 17an goizeko 9:30etatik 11:30etara, jardunaldi bat antolatuko du “Oarsoaldeako Adimen Lehiakorra” izenburupean Oiartzunen duen aretoan (Astigarragako bidea, 2 – Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua). Jardunaldi honen helburua  “OARSOALDEAKO ADIMEN LEHIAKORRA II” proiektua eskualdeko enpresei aurkeztea da.

 

 

jardunaldia enpresentzat

Adimen Lehiakorra (AL) enpresa-tresna bat da eta bere helburua, maila globalean dauden joeren ezagutza handiago bat edukitzea da, horrela, balio estrategikoa duen informazioa aztertuz erabaki hobeagoak hartu ahal izango du, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko.

Proiektuaren helburua enpresak ahalbidetzea da, inguruneko aldaketei aurre hartzeko, bere ingurune lehiakorra hobeto menperatzeko, erabakiak hartzeko orduan arriskuak ekiditeko, produktura edo negozio eredura berrikuntza bideratzeko eta aukerak identifikatzeko, dio Jexux Leonetek, Oarsoaldeako lehendakariak. Horretarako, Interesatuak dauden enpresei egoera diagnostiko bat eta ibilibide-orri bat egingo zaie

Horrez gain, ALren garrantziaz sentsibilizatzeko, hiru buletin argitaratuko dira, ALren inguruan gai desberdinak jorratuz.

(Hemen irakurri dezakezue 1. buletina)

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren diru-laguntzari esker proiektua doakoa izango da enpresentzat.

nahi dutenek izena eman dezakete Oarsoaldearen Industria Sustapen Sailean izabaleta@oarsoaldea.eus e-mailaren bidez edo 943.49.41.29 telefonora deituz.


Oarsoaldea