Oarsoaldeako Adimen Lehiakorra

07/06/2017

El 16 de junio Oarsoaldea organizará una segunda jornada para presentar el proyecto  “OARSOALDEAKO ADIMEN LEHIAKORRA II”

Oarsoaldea Garapen Agentziak, CDE Inteligencia Competitiva SL aholkularitza enpresarekin batera, datorren ekainaren 16an goizeko 9:30etatik 11:30etara, bigarren jardunaldi bat antolatuko du “Oarsoaldeako Adimen Lehiakorra” izenburupean Oiartzunen duen aretoan (Astigarragako bidea, 2 – Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua). Jardunaldi honen helburua  “OARSOALDEAKO ADIMEN LEHIAKORRA II” proiektua eskualdeko enpresei aurkeztea da.

Adimen Lehiakorra (AL) enpresa-tresna bat da eta bere helburua, maila globalean dauden joeren ezagutza handiago bat edukitzea da, horrela, balio estrategikoa duen informazioa aztertuz erabaki hobeagoak hartu ahal izango du, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko.

 

jardunaldia enpresentzat_ adimen lehiakorra ii

 

Proiektuaren helburua enpresak ahalbidetzea da, inguruneko aldaketei aurre hartzeko, bere ingurune lehiakorra hobeto menperatzeko, erabakiak hartzeko orduan arriskuak ekiditeko, produktura edo negozio eredura berrikuntza bideratzeko eta aukerak identifikatzeko, dio Jexux Leonetek, Oarsoaldeako lehendakariak. Horretarako, Interesatuak dauden enpresei egoera diagnostiko bat eta ibilibide-orri bat egingo zaie.

Horrez gain, ALren garrantziaz sentsibilizatzeko, bi buletin argitaratu dira orain arte, ALren inguruan gai desberdinak jorratuz:

1.buletina Adimen Lehiakorrari buruz: Pertsonengan oinarritutako Adimen Lehiakorrari buruzko Pilulak eta Errezetak.

2. buletina Adimen Lehiakorrari buruz: “Adimen Komertziala eta Azokak”

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren diru-laguntzari esker proiektua doakoa izango da enpresentzat.

nahi dutenek izena eman dezakete Oarsoaldearen Industria Sustapen Sailean izabaleta@oarsoaldea.eus e-mailaren bidez edo

 


Oarsoaldea