Udazkenaz gozatzeko planak

28/09/2017

Rutas guiadas en el Parque Natural de Aiako Harria. Área recreativa Barrengoloia en Errenteria

El sábado 30 de septiembre hay programada una visita a las Cuevas de Aizpitarte para conocer las huellas paleolíticas de estas cuevas.


                                        

Udan zehar egin den moduan, udazkenean ere Aiako Harria Parke Naturalean ibilbide gidatuak antolatu dira, Errenteriako eremuan hain zuzen. Bertako kultur ondare eta bioaniztasun-maila altua aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da dudarik gabe. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestua.

aizpitarte_2017

 

Hainbat ibilbide ezberdin eskaintzen dira eta Barrengoloiako aisialdi gunean dute hasiera:

 

Aztarna paleolitikoak Aizpitarteko haitzuloetan:

Denboran zeharreko bidaian, gure arbasoen bizimodua eta bertako fauna ezagutu ahal izango duzu. Gainera, aurkitu berri diren Arte Parietal Paleolitikoko aurkikuntzek berebiziko garrantzia eman diete Aizpitarteko haitzuloei; izan ere, aurkitu diren grabatuak bakarrak dira bere antzinatasuna, teknika eta kontserbazio aldetik, eta gure arbasoen bizitza ezagutzeko bisitaren edukia osatzen laguntzen digute. Bisitaren iraupena 1,5 ordukoa da.

Hurrengo irteerak: irailak 30 (ele bitan), urriak 21 (euskaraz), urriak 22 (gazteleraz), azaroak 4 (euskaraz), azaroak 12 eta 26 (gazteleraz), abenduak 2 (euskaraz) eta abenduak 17 (gazteleraz).

Añarbeko baso erreserba:

Euskal Herriko ekosistema adierazgarrienetariko bat ezagutzera etor zaitez, eta bertako hezeguneetan aurkitu daitekeen bizitzaz jabetuko zara. Bisita honetara bertaratzen direnek, gure paisaia irekiaz preziatzeko aukeraz gain, Malbazarko eta Pagosardeko hezegunetan aurki daitekeen flora eta fauna basatiak eta honen berezitasunak ezagutuko dituzte. Ibilbideak aparteko pagadietan barneratuko gaitu eta baso kudeaketarekin erlazionaturiko hainbat jokabide ikusteko aukera izango dugu. 4 orduko iraupena izango du bisita honek.

Hurrengo irteera: urriak 7 (ele bitan).

Lau Haizeta Parkea eta Monumentu Megalitikoak:

Zatoz prehistorian egiten ziren hilobiratzeak ezagutzera. 600ha-ko eremu babestu honetan Txoritokietako estazio megalitikoa bisitatuko dugu. Bertan, gure arbasoek hildakoei egindako monumentu desberdinak aurkituko ditugu: trikuharriak eta tumuluak. XIX. mendeko San Marko eta Txoritokietako gotorleku militarrak eta bertako basoak eta hezeguneak ere ezagutuko ditugu. Bisita honen iraupena 3 ordukoa da.

Hurrengo irteera: urriak 29 (elebitan).

Ibilbide hauetako edozein egin ahal izateko, beharrezkoa da Errenteriako Turismo Bulegoan aurretik erreserba egitea (bi egun aurretik gutxienez), 943 494 521 telefonoan edo eta turismoa@oarsoaldea.eus helbide elektronikoan.

 


Oarsoaldea