OTSAILEAN TXERTATU MERKATUAN PROGRAMAKO 4.EDIZIOA ABIAN JARRIKO DA

 

15 JOVENES SIN ESTUDIOS NI EXPERIENCIA LABORAL PODRÁN REALIZAR PRÁCTICAS EN EMPRESAS DE LA COMARCA Y EN PUESTOS DE TRABAJO AFINES A SUS INTERESES PROFESIONALES Y PERSONALES GRACIAS A ESTE PROGRAMA

16 eta 30 urte bitartean baduzu eta une honetan lanean ez bazaude edota ia lanik egin ez baduzu, aukera bat dugu:

• Gustukoa duzuna ezagutzeko.

• Egin nahi duzuna aukeratzeko.

• Boluntario bezala lan egiteko.

• Ikasi eta interesatzen zaizun horretan trebatzeko.

• Egitasmoetan parte hartu eta zure balioa azaltzeko.

• Enpresetan praktikaldiak egiteko

• Zugan konfidantza duten pertsonekin lan egiteko.

Orain arte burutu diren programetan 35 pertsonek parte hartu dute, eta horietatik 30ek, beraien interes pertsonal eta profesionalekin bat egiten duten lanpostuetan, eskualdeko enpresetan praktikaldi bat egiteko aukera izan dute. Esperientzia hauek esparru desberdinetan egin dira, esaterako, biltegi, soldadura, estetika-ileapaindegi, komertzio, animalien zaintza, saltzaile bezala... e.a.

Egitasmoaren helburua norbanakoaren interesetik abiatuta lan mundura hurbiltzeko eta bizi diren gizarte eta komunitatean parte hartzeko aukera bat ematea da, harreman-gune egonkor eta positiboak sortuaz. Azken finean, pertsona hauei bizitzaren zentzua eta norabidea finkatzen laguntzea da.

Txertatu Merkatuan egitasmo berritzailea da, bakoitzaren ezagutza, trebetasun eta zaletasunetatik abiatuta pertsonaren gizarte eta lan-profila eraikitzea bilatzen baitu. Helburua pertsona gazte hauek beren motibazio pertsonal eta profesionala aurkitzea da, honetarako ikasgela tradizionalean erabiltzen ez diren metodologia eta interbentzio-gune desberdinak erabiliko direlarik.

Txertatu Merkatuan egitasmoak norbanakoaren profil eta beharretara egokitzen den ibilbidea eskaintzen dio parte-hartzaileari.

EGOKITU izeneko lehenengo fasea gizarteratze eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da. Programak gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze prozesu bat hasten du eta modu indibidual eta taldekakoan parte-hartzaileei egunero egiten dituzten jardueren identifikazioaren bidez beren gizarte eta lan-profila eraikitzea bilatuko du.

TREBATU fasean, gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzea bilatuko da, beti ere testuinguru erreal batean, aktibitate bat eginaz edo lan hurbiltze edo komunitatean kolaborazio esperientzia bat eskainiaz.

Informazioa eta izen ematea

Interesa duen edozein Oarsoaldeako Errenteriako bulegoetara hurbildu edo behekaldean jarritako telefono edo posta elektroniko bidez gurekin harremanetan jarri daiteke.

Harremanak: 943510200 / olibet@oarsoaldea.eus

szeus


Oarsoaldea