BERPIZTU PRESTAKUNTZA DIGITALA OARSOALDEKO HIRI-EKONOMIAN

Oarsoaldeak digitalizazioari buruzko prestakuntza pertsonalizatua eta doakoa eskainiko die eskualdeko negozioei eta establezimenduei.

Oarsoaldea Garapen Agentziak hiri-ekonomiari zuzendutako doako prestakuntza-ekintza hau jarri du abian. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak Lehentasunezko Jardun Zonaldeen esparruan diruz lagundutako BERPIZTU LANERATZE POLOA programaren baitan.
 

ZERTAN DATZA?


Aldez aurretiko ordubeteko diagnostikoa egin ondoren, berariazko gaitasun digitalen beharrak eta maila zehaztuko dira, eta establezimendu edo negozio bakoitzari 5 orduko prestakuntza-ibilbide pertsonalizatua eskainiko zaio, aurrez zehaztutako premietara erabat egokituta. Prestakuntzan, banakakoa eta doakoa, honako gai hauek jorratuko dira, besteak beste: publizitate digitalari, sare sozialen kudeaketari, online salmentari, bilatzaileetako marketinari eta abarren inguruan.

 

ZEIN DIRA BETE BEHARREKO BALDINTZAK?


Mikroenpresa (10 langile baino gutxiago) edo autonomoa izatea.
Oarsoaldeko herriguneko kaleren batean jendeari irekitako lokal bat izatea (Errenterian, Lezon, Oiartzunen edo Pasaian).
 

NOLA EMAN IZENA PRESTAKUNTZAN?


Prestakuntza hau jaso nahi baduzu, formulario hau bete beharko duzu

Prestakuntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten eskabideen sarbide-ordena errespetatuko da, prestakuntzarako ezarritako aurrekontua eta gehieneko edukiera agortu arte. Aurrekontua agortzen ez bada, gehieneko epea 2023ko ekainaren 30a izango da.

 

ARGIBIDEAK

Jesus Mari Martiarena Oarsoaldeko Garapen Agentziako presidenteak jakinarazi duenez, laguntza behar duten edo informaziorik behar duten pertsonek Garapen Agentziarekin harremanetan jar daitezke 943 49 41 29 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara) edo Ibai Kortabitarte teknikariarekin harremanetan jarriz ikortabitarte@oarsoaldea.eus.