BIGARREN BERPIZTU DEIALDIA OARSOALDEKO LANGABETUEN PRESTAKUNTZA FINANTZATZEKO

Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoei zuzendutako diru-laguntzak eskatzeko epea, uztailaren 8ra arte.

Prestakuntza-ekintza horien bidez, gure eskualdeko langabeen enplegu-egoera hobetzen eta kualifikazioa hobetzen laguntzea da helburua.

 

NORK ESKURATU DEZAKE LAGUNTZA

Laguntza hau jaso ahal izango dute Oarsoaldea eskualdean, 2023ko maiatzaren 31 baino lehen, langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzak egiten dituzten prestakuntza-erakunde pribatuek edo publikoek. Dirulaguntza hauek Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailetik datoz, LJE (Lehentasunezko Jarduera-Eremuak) izeneko Programaren baitan.

ESKAERA EGITEKO EPEA

Oarsoaldea Garapen Agentziak gogorarazi nahi du laguntza hori eskatzeko epea 2022ko uztailaren 8ra arte zabalik egongo dela.

 

NOLA EGIN ESKAERA

Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira, Oarsoaldeko webgunea erabiliz:

https://laguntzak.oarsoaldea.eus/grants/detail/23

 

AURREKONTUA

Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak 160.760,8 eurokoak dira. Erakunde bakoitzeko jaso beharreko laguntzaren gehieneko muga zenbateko horren % 50ari dagokiona da.

 

FINANTZATUKO DIREN PRESTAKUNTZA-EKINTZAK

Diruz lagun daitezkeen jarduerak izango dira langabe partaideen prestakuntza-beharrei erantzun nahi dieten prestakuntza-ekintzak, baldin eta haien enplegu egoera hobetzeko badira.

Programa daitezkeen prestakuntza-ekintzak honela sailkatuko dira:

  1. Ziurta daitekeen prestakuntza: Lanbide Prestakuntzen Katalogo Nazionalarekin lotutako ekintzak, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko; programa daitezke ibilbide osoen arabera, espezialitatearen ordu guztiak betetzen badira, edo prestakuntza-moduluen arabera. Prestakuntzaren 1., 2. edo 3. mailakoa izan daiteke.
  2. Ziurta ezin daitekeen prestakuntza: prestakuntza-espezialitateen katalogotik lortutako gaitasunak egiaztatzeko aukerarik ematen ez duten prestakuntza-ekintzak dira. Bi motakoak izan daitezke: gaitzen ez dutenak, edota gaitzen duten prestakuntza-ekintzak.

Nolanahi ere, prestakuntza-ekintzak modalitate presentzialean eman beharko dira, eta doakoak izango dira horietan parte hartzen duten ikasleentzat.

 

DIRULAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA

Emandako diru-laguntza honela ordainduko da: prestakuntza-ekintza bakoitzaren %50, jarduera hasi dela jakinaraztean. Gainontzeko %50a, prestakuntza-ekintza bakoitza amaitzean, diruz lagundutako jarduera justifikatu ondoren.

Kasu guztietan, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduera egin izana justifikatu beharko du, bai eta jarduera horrek sortutako kostuak ere, 2023ko maiatzaren 31 baino lehen.

 

BERPIZTU PROGRAMA

Dirulaguntza hauek Berpiztu programaren laneratzeko poloaren barruan kokatuak daude, zehazki Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak abian jarritako Enplegu Integraleko Planaren barruan, eta jarduera-ildo batzuen artean, besteak beste, lanerako prestakuntza dago. Izan ere, Enplegurako lanbide-prestakuntza da lan-merkatuan sartzen laguntzen duen tresnetako bat.

 

ZALANTZARIK EDO ARGIBIDERIK BEHAR IZANEZ GERO

Jesus Mari Martiarena, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak adierazi du laguntza eskatzeko laguntza behar dutenek edo argibideren bat behar izanez gero, garapen agentziarekin harremanetan jar daitezkela 943 510 200 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 9:00-14:00) edo helbide honetara idatziz: olibet@oarsoaldea.eus

 


Oarsoaldea