Gipuzkoako 39 ETE berritzaileek Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiria jaso dute, horien artean, Oarsoaldea eskualdeko enpresak

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

  • Hazinnova programaren lehen edizioan guztira 395 berrikuntza-proiektu aurrera eraman dira: 164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban.
  • Hazinnova programaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.
  • Lehen aldiz, Euskadiren berrikuntza-indizea Europa Batasuneko batez bestekoaren gainetik dago (103,6 da  EBkoa 100 izanik).


Azaroaren 18ra arte, 9 jardunaldi egingo dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan. Topaketen helburua da 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.


 

Guztira egingo diren 9 jardunaldietako seigarrena Irunen izan da. Ekitaldian egon dira Miguel Ángel Páez, Bidasoa Bizirik-eko lehendakaria; Miguel Ángel Sánchez, Oarsoaldeako Garapen Agentziako lehendakaria; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia; eta Gotzon Bernaola, Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentzia-ko Enpresa Berrikuntzarako koordinatzaile nagusia.

Topaketa honetan Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoa Beherako  39 enpresek jaso dute akreditazioa beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.


 

Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: Bidasoa Bizirik, Aclima, ASLE, Elikadura Klusterra, Galdaketa Klusterra, GAIA, Oarsoaldea eta Innobasque.

Akreditazioa jaso duten enpresak hauek izan dira:

1. Alumigraf S.L.
2. Amaiketako Foods S.L.
3. Baserriko Uzta S.L.
4. C.T.I. SOFT S.L.
5. Chococrenat S.L.
6. Colores de otoño S.L.
7. Consultoria & Comunicaciones del Pais Vasco S.L.
8. Ecogras Recuperación y Reciclado S.L.
9. GIPUZKOA TOUR, S.L.
10. Matadero Frigorífico Donostiarra S.A.L.
11. SISTEMAS URBANOS DE DRENAJE SOSTENIBLE S.L.
12. TENTACCIÓN SOL Y SOMBRA SL
13. The Loaf Bakeries S.L.
14. Zyma Servicios Gráficos S.L.L.
15. Idoia Iceta
16. BALBINO E HIJOS SL
17. Talleres ZB S.A.
18. Juan Alkain Jaúregui S.A.
19. Aiadek S.A.
20. Arplastic S.L.
21. Atelei Engineering S.L.
22. Autobuses Urbanos Irún Fuenterrabía S.L.
23. Composite Concept S.L.
24. Duplostock S.L.
25. Hazlan Irun S.L.
26. Ipardis S.L.
27. Iruma Diseño y Proyectos Industriales S.L.
28. La Barajilla S.L.
29. Mecanizados y Troqueles Jayda S.L.
30. Mecanoplástica S.A.
31. Mobiko Sukaldea S.L.
32. MONTAÑA CLARA PROYECTOS CULTURALES SL
33. Otari Ingenieria Del Agua S.L.
34. Plásticos de Lezo S.A.
35. SUMINISTROS JAIZKIBEL S.L.
36. Zenten Bernhard Groten S.L.
37. Basque Beer House S.L.
38. Itsas Natura S.L.
39. Xardexka S.L.


 

 

 

Hazinnova programa, bigarren edizioan izena emateko aukera zabalik dago
Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio-prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikroproiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Hazinnovaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.
Hazinnova berrikuntzan hasten ari diren enpresei zuzenduta dago; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia %100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz.  
Hazinnova doako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta. Hazinnovari esker aholkua ematen zaie helburu hauek dituzten berrikuntza-mikroproiektuei:

 

 

  • enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa hobetzea eta errentagarritasuna kontrolatzea.
  • ekoizpen-prozesuak hobetzea eta enpresaren produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna handitzea.
  • pertsonen kudeaketa hobetzea eta haien konpromisoa eta motibazioa areagotzea.
  • bezeroen ezagutza, arreta edo leialtasuna hobetzea eta merkatu-kuota handitzea.
  • hornikuntza edo banaketa-katea hobetzea eta bezeroei zerbitzua emateko edo hobetzeko gastuak eta epeak murriztea.
  • administrazio-prozesuak berriz diseinatzea eta enpresaren eraginkortasuna hobetzea.
  • produktu/zerbitzuak (berriak edo lehendik daudenak) merkatu berrietara egokitzea (nazionalak, nazioartekoak edo sektore berriak), edo enpresaren marketina egokitzea eta merkatu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristea.
  • produktuei dagozkien irtenbideak identifikatu eta ezartzea, negozio-bolumena handitzeko.

 

      
 


Oarsoaldea