TXALAPARTARI BURUZKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez de San Vicente txalapartariaren eskutik.

Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez de San Vicente txalapartariak musika tresna horri buruzko hainbat jakingarri eta nola jotzen den irakatsiko die Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. “Txalaparta” izeneko tailerrak emango dituzte maiatzaren 25era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.
 

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.
 

  • 2022-5-17: EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia)
    Ordua: 16:30 - 18:00
  • 2022-5-18: PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
    Ordua:  17:00 - 18:30
  • 2022-5-19: Intxixu AEK (Oiartzun)
    Ordua: 18:00 - 19:30
  • 2022-5-24: Xenpelar AEK (Errenteria)
    Ordua: 09:15 - 10:45
  • 2022-5-24: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
    Ordua: 19:00 - 20:30
  • 2022-5-25: Oroitzene AEK (Lezo)
    Ordua: 15:30 - 17:00