Enplegu zentroa- Zuk zeuk aurkitu nahi duzuna
Enplegu zentroa, publikoari zabaldutako espazio bat da. Bertan, enpleguaren bilaketan informazio eta laguntza pertsonalizatua emango dizuten teknikoek egiten dute lan.
Publikoari oro har zuzendua, bereziki Agentziako programetan parte hartzen dutenei. Honako hau da bere eskaintza:
- Zu laguntzeko prest dagoen pertsonal teknikoa
- Enplegu eta prestakuntzari buruzko informazioa
- Oinarrizko prestakuntza
- Tresna informatikoak
- Ekipamendu informatikoak, faxa eta telefonoa
Helburuak
- Enplegua bilatzeko baliabideak eskaini, autonomia eta baliabide pertsonal maila altua izanda, haien helburu profesionala ondo definitua duten pertsonei.
- Enpleguaren bilaketan autonomia sustatu.
- Zentroa erabiltzen duten pertsonei enplegua bilatzeko baliabideei buruzko kontsulta tresnak eman.
- Teknologia berrien erabilpena sustatu enplegua bilatzeko.
Zer eskaintzen du
- Zu laguntzeko prest dagoen pertsonal teknikoa.
- Enplegu eta prestakuntzari buruzko informazioa: lan eskaintzak, lan poltsak, enpresa direktorioa, prestakuntza eskaintzari buruzko informazioa, lan merkatuari buruzko dokumentazioa eta bibliografia, oposizioak, bekak, eguneroko prentsa, aldizkari espezializatuak, eta abar.
- Oinarrizko prestakuntza informazioaren teknologia berrietan, enplegua bilatzeko tresna bezala.
- Tresna informatikoak: enpresetako datu baseak, C.V-ak egiteko aplikagarria...
- Ekipamendu informatikoak: enplegu atarietara sarrera eta interneti buruzko prestakuntza, posta elektronikoa, Curriculum Vitae-ak egin, aurkezpen eskutitzak eta abar.
- Fax eta telefonoa enpresekin harremanetan jartzeko eta zure hautagaitzaren jarraipena zentroa erabiltzen duten erabiltzaileen aldetik.
Norentzat
Enplegu Zentroa publikoari oro har zuzendua dago, bereziki Agentziako programetan parte hartzen dutenei.
Datu interesgarriak
Material, dokumentazio, tresna informatiko, lan eskaintza, prestakuntza eskaintza eta lan merkatuek eskatzen dituzten perfil profesionalen etengabeko eguneraketa.
Kontaktua
Poligono Olibet 6-bajo. 20100 ERRENTERIA
943 510 200
943 518 404
olibet@oarsoaldea.eus
943 510 200
Bezeroari arreta zerbitzua: 08:30-14:00
Abuztuan zerbitzua bi astez itxita egoten da.
Info interesgarria
Deskargatzeko txostenak
Baimen zenbakia: 1600000033