Bazkideak, partaidetzako sozietateak eta gobernantza-eredua

Bazkideak eta kudeaketa organoak

OARSOALDEAren bazkideak Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalak dira, eta udal bakoitzak sozietatearen kapitalaren % 25 du.

Sozietatearen kudeaketa-organo nagusiak Batzar Nagusia eta Administrazio Kontseilua dira. Organo horien egungo osaera, ordezkariak eta OARSOALDEAren antolaketa-egitura Gardentasun Atarian kontsulta daitezke.

Batzar Nagusia

Lau udal bazkideek izendatutako ordezkariek osatzen dute. Zuzendari Gerenteak ere parte hartzen du, boto-eskubiderik gabe.

  • Erabakiak, oro har, ordezkarien gehiengoz hartzen dira, nahiz eta praktikan adostasuna bilatzen den.
  • Bere eskumenen artean daude sozietatearen estatutuen aldaketak, Administrazio Kontseiluaren izendapen eta kargu-uzteak eta urteko kontuen eta kudeaketa-txostenaren onespena.
Administrazio Kontseilua

Lau udal bazkideek izendatutako ordezkariek osatzen dute. Zuzendari Gerenteak ere parte hartzen du, boto-eskubiderik gabe.

  • Erabakiak, oro har, ordezkarien gehiengoz hartzen dira, eta praktikan adostasuna bilatzen da.
  • Administrazio Kontseilua hiruhileko maiztasunez biltzen da.

Partaidetzako sozietateak

BADIA BERRI, GIZARTERATZE ENPRESA

Lezoko Udalak, Rubitec-ek eta Oarsoaldeak bultzaturiko enpresa honetan kautxozko piezei bizarra kentzen diete, baina enpresaren helburu nagusia lan merkatuan sartzeko arazoak dituzten pertsonak lan munduan txertatzea da.
Enpresako langile gehienak gizarte zerbitzuetatik datoz eta, beste langileekin lana eta denbora partekatuz, lan eta gizarte ohiturak hartzea lortzen dute.

EUSKAL EUROHIRIAREN GARAPENERAKO MUGAZ GAINDIKO AGENTZIA

Euskal Eurohiria garatzeko mugaz gaindiko agentzia 1997an sortu zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Baiona-Angelu-Miarritze Barrutiak Interes Ekonomikoko Europako Talde modura (AEIE) sortu zuten, Euskal Eurohiriaren proiektua abian jartzeko xedearekin. 

BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEA S.A.

Industria ekimena eta inbertsioa sustatu eta suspertzeko sozietatea.


Gobernantza eredua


Batzordeak eta lan-taldeak


PDF en iframe con herramientas y vista ajustada