Energia Bulegoa

energia bulegoa

OARSOENERGIA

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Energia Bulegoak
Descripción de la imagen

Energia Bulegoa

Zer da?

Oarsoaldeko Energia Bulegoa 2021ean sortu zuen Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Doako zerbitzu publikoa da, eta herritarrak informatzen eta prestatzen ditu, energia-eredu jasangarriagoa, berriztagarriagoa, bidezkoagoa eta demokratikoagoa sustatzeko.

Zer egiten dugu?

Oarsoaldeko Energia Bulegoa kalteberatasuna murrizteko, herritarrak ahalduntzeko eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko lanean ari da. Laguntza ematen du etxeetako, negozioetako eta udal-eraikinetako energia-fakturak eta -kontsumoa ulertzeko eta optimizatzeko, eta, horrez gain, emisioak murrizten ditu eta energia oinarrizko eskubide gisa erabiltzea sustatzen du. Zailtasun ekonomikoei aurre egin behar dietenei zein eredu energetiko jasangarri eta justu baterako trantsizioa gidatu nahi dutenei zuzenduta dago.

Non gaude?

Edozein kontsulta egiteko, honako bide hauek erabil ditzakezu gurekin harremanetan jartzeko:
 
Telefonoa: 943 344 160
Helbide elektronikoa: energia@oarsoaldea.eus 
 
Nahiago baduzu, formulario bat bete dezakezu aurretiko hitzordua eskatzeko eta zure beharretara ondoen egokitzen den ordutegia eta kokapena aukeratzeko.

Zugandik gertu, behar duzunerako. Energia Bulegoa eskualdeko lau udalerrietan. Informa zaitez!


KONTAKTUA

Telefonoa: 943 344 160 

Korreo elektronikoa: energia@oarsoaldea.eus