EKIN TALENT ekintzailetza programa
EKIN TALENT
Zure ideia proiektu bizigarri bihurtzeko aukera
EKIN TALENT Oarsoaldeak eta Lanbidek sustatutako programa da, proiektu ekintzaile berritzaileak garatzen eta abian jartzen laguntzeko. Horretarako, aholkularitza espezializatua, lanerako espazioak eta laguntza ekonomikoa eskaintzen ditu.
Nori zuzenduta dago?
- Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleei.
- Ekintzailetzarako interesa duten gazteei.
- Enpresa-proiektuak dituzten langabeei.
- Ekonomia urdinari lotutako profesionalei.
- Kultura- eta sormen-industriei lotutako profesionalei.
- Ideia-fasean edo enpresa sortu aurreko fasean dauden ekimenei.
- Hasierako faseko enpresei eta spin-off bidez garatu daitezkeen proiektuei.
Zer proiektu aurkez daitezke?
EKONOMIA URDINA
Ekonomia Urdinarekin lotutako egitasmoak —itsas teknologiak, itsasoari lotutako zerbitzu berritzaileak, turismo jasangarria, ekonomia zirkularra eta portu-jarduerak. diseinua, ikus-entzunezkoak, kultura digitala, bideo-jokoak, arte sortzaileak, kultura-ekoizpena eta eduki digitalak— arreta berezia eskainita.
KULTURA- ETA SORMEN-INDUSTRIAK
Kultura eta Sormen industriarekin lotutako egitasmoak, besteak beste, diseinua, ikus-entzunezkoak, kultura digitala, bideo-jokoak, arte sortzaileak, kultura-ekoizpena eta eduki digitalak.Zer eskaintzen du?
AHOLKULARITZA ADITUEN LAGUNTZA ESPEZIALIZATUA
ideia landu, merkatua kontrastatu eta negozio-eredua garatzeko.DEDIKAZIO BEKA
1.500 €-ko dedikazio-beka, proiektua garatzeko.
GASTUETARAKO FUNTSA
1.800 €-rainoko gastuen funtsa, prototipoak, probak, baliozkotzeak eta bestelako garapen-jarduerak finantzatzeko.INKUBAZIO ETA LAN PARTEKATUKO ESPAZIOAK
Egutegia
Hautagaitzak aurkezteko epea: 2026ko urriaren 9ra arte.
Hautatutako proiektuen jakinarazpena: 2026ko urriaren 14an.
Programaren garapena: 2026ko urriaren 19tik 2027ko otsailaren 26ra.
KONTSULTAK
Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan Oarsoaldearekin posta elektroniko bidez: aapalategi@oarsoaldea.eus
Edo telefonoz: 943 49 41 29