Aholkularitza eta azpiegiturak
Aholkularitza eta azpiegiturak
Estrategia eta aholkularitza
Zure negozioaren kudeaketari berme osoz aurre egiten lagunduko dizugu.
Industria-zoru berriaren informazioa eta promozioa
Gure eskualdean dauden pabilioi eta lurzoruaren inguruan daukagun informazio guztia zure esku jartzen dugu. SPRILUR zein Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan eta OARSO BIDASOAKO INDUSTRIALDEA, S.A. sozietate tresnaren bitartez jarduera ekonomikoetarako zoru publikoaren eskaintza sustatzen dugu.
Informazio honi esker, zure jarduera burutzeko lokal bat aurkitzen lagunduko dizugu. Jarri harremanetan Oarsoaldearekin eta kontatu zure beharrak.
Laguntzak, dirulaguntzak eta inbertsio finantziazioak lortzeko beste bide batzuk lortzeko laguntza
Finantza-erakunde ezberdinekin sinatutako hitzarmenen bitartez laguntzak, dirulaguntzak zein lehentasunezko finantza baldintzak lortzeko informazioa eta laguntza ematen dugu.
PROIEKTU BERRIAK
Enpresa-proiektu berriak garatu nahi dituzten enpresei bideragarritasun planaren garapenean laguntza.
Barne-ekintzailetza. Zure enpresa-proiektuaren sorkuntzan laguntza eta aholkularitza eskaintzen dizugu, behar izanez gero, enpresa berri baten ernatzeraino.
ETENGABEKO PRESTAKUNTZA
Enpresetako langileen etengabeko prestakuntza beharren diagnostikoa eta kudeaketa egiten dugu, enpresetako langileen prestakuntzaren eguneratzea errazteko helburuarekin. Ondorioz, merkatuaren eskakizun berrietara egokitzeko aukera eskaintzen dugu.
LANGILEEN HAUTAKETA
Oarsoaldeak lan bila dabilen pertsonaren eta trebakuntza zehatza duten lanpostuak betetzeko beharra duten enpresen arteko zubi lana egiten du.