"Lezo Bonua" laguntzak udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko.
Lezoarra edo ingurukoa izateagatik 5€ edo gehiagoko erosketengatik 5€ jasoko duzu. Lezoko Udalak hiri-ekonomiari bultzada emateko prestaturiko kanpaina berrian establezimenduei parte hartzera dei egin die.
HEMEN DIRA BERRIZ ERE LEZO BONUAK!
Lezoko Udalak kanpainan parte hartzen duten merkataritza-establezimenduetan erosketak egiteko diru-laguntzak emango ditu. Bonu horiek ordainketa medio gisa erabiliko dira kanpainara atxikitako establezimenduetan.
Hori dela eta, Lezoarra izateagatik edo ingurukoa izateagatik 5€ edo gehiagoko erosketengatik 5€ jasoko duzu. Saltoki horietan salgai dauden bonuen bitartez: 3,5 euroko prezioa du bakoitzak, eta horiekin bost euroko erosketak egin daitezke.
1,5 euroko aldea udalak hartuko du beregain. 2024ko urriaren 14tik azaroaren 30 arte izango dute balioa bonu horiek, eta 18 urtetik gorakoek eros ditzakete.
Aurreko deialdietan Lezo Bonua kanpainarekin bat egin duten zenbait establezimendu hauexek dira:
Aizpea ostatua, Äriz arropa denda, Arruti Natur Denda, Aserraderos taberna-jatetxea, Garbiñe arrandegia, Izai taberna, Kaialde jatetxea, Kimaya, Luma estetika eta nutrizioa, Markos gozotegia, Ongietorri taberna, Lezo optika, Orekan zentroa, Orkidea taberna, Panpox, Petit arropa denda, Sagar Zulo erretegia, Sahatsa taberna, Sotxo taberna, Taloka, Titare mertzeria, Ttantta, Txingurri taberna, Zaldiak jatetxea, Zubitxo fruta denda, Zura Tree, Sorgin taberna, Tut kafetegia, Zubitxo taberna, Argi ileapaindegia, Tiñelu Taberna, Arruti Ahizpak.
Erositako bonuak, erosketa egin den saltokian bertan erabili beharko dira, eta gutxienez 5 euroko erosketa egin behar da bonua baliatzeko. Erosketaren prezioa erabiliko diren bonuen zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da esku-dirutan itzulpenik egingo.
LEZOKO ESTABLEZIMENDUEI BULTZADA ETA DEIA
Lezoko Udalak hitzarmena sinatu du LEZOKOAK Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartearekin, Lezoko merkataritza sustatzeko eta herriko negozioei laguntzeko. Akordio horren arabera, Elkartea bonuen kudeaketaz arduratuko da eta Oarsoaldea Garapen Agentzia bitartekari gisa arituko da programaren inplementazio eraginkorra eta gardena ziurtatzeko.
Udalak orain arte parte hartu ez duten establezimenduei egitasmoan parte hartzera animatu nahi ditu.
2024 urteko deialdian parte hartu nahi dutenek beranduenez eskabideak eta agiriak Oarsoaldea Garapen Agentziaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dituzte 2024ko urriaren 7a baino lehen. Era berean, Oarsoaldea Garapen Agentzian zalantzak argitzeko eta eskabideak izapidetzen eta aurkezteko laguntza eskaintzen dute. Horretarako, 943 494 129 telefono zenbakira edo helbide elektroniko honen bidez enpresa@oarsoaldea.eus argitu ditzakete beraien zalantzak edo laguntza eskatu.
Non jaso bonuak?
Egitasmoan parte hartu nahi duten establezimenduei bonuak helaraziko zaizkie beraien establezimenduetara.