HABIAN! INKUBAGAILUAN BURUKO APAINGARRIEN TAILER PRAKTIKOA
Los tocados están marcando tendencia. Sumándonos a ella, y dentro del programa de actividades de la incubadora colaborativa Habian!, te ofrecemos la posibilidad de realizar un taller intensivo sobre tocados impartido por Inma Gómez, sombrerera, especialista en flor de alta costura y sastra de espectáculos. En este taller aprenderemos a crear tocados de diario y de bodas.
Egunero erabiltzeko buruko apaingarriak
Tailer honetan jardunez gero, diademaren gainean turbante xumearen oinarria sortzen ikasiko dugu. Hala, eroso eraman dezakegun pieza eratuko dugu, etxean errepikatzea erraza izateaz gain. Helburua ezagutza nahikoa lortzea da, beste ehun- eta material-mota batzuekin berriz egin ahal izateko. Ildo horri eutsiz, look zehatzari egokituta, betiere osagarria sortzeko aukera izango dugu eta, modu horretan, turbantea eguneroko jantzietara batuta geldituko da.
Ezkontzarako buruko apaingarria
Festarako diadema-mota erraza, baina, aldi berean, oso moldakorra eratzen ikasiko dugu. Luxuzko oihalekin eta harribitxien elementuekin egingo dugu. Hori oinarritzat hartuko da, gero, ekitaldi horietan eraman ditzakezun looketarako diadema desberdinak sortzeko.
Hartzaileak
Ikastaroa adin nagusiko pertsonentzat da, eskuzko eta makinazko joskintzan maila ertain-altua badute eta beren helburua buruko apaingarriak egiteko ezagutza bereganatzea bada.
Prezioa
30 euro. Buruko bi apaingarri egiteko materialak sartuak daude. Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntza du eta Puro Entusiasmo komunikazio- eta moda-estudio independenteak antolatutako tailerra da.
Non eta noiz
Noiz: Apirilak 6
Non: Torrekuan, beheko solairuan. Errenteria. (Jautarkol plaza)
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:30era.
Izen-ematea
Izena emateko epea apirilaren 5ean edo ikastarorako 8 plazak betetzen direnean amaituko da, inskribapen-ordenaren arabera.
Izena emateko honako bitartekoren bat erabil daiteke:
Emaila: habian@oarsoaldea.eus
Telefonoa: 943 494 129
Ondorengo inprimakia beteta.
Aukera paregabea da! Eta ez ahaztu zure titarea buruko apaingarrien munduan murgiltzeko.
Ezagutu Inma Gómez
Ikuskizunetarako jostun eta kapela-egilea, kapela-artea Eugenia Jiménez Sevillako artistaren eskutik ezagutu zuen. Gero, “ikuskizunetarako jantzi eta joskintzan teknikariaren” ikasketak osatu zituen AEG Lanbide Heziketako zentroan (Donostia).
Goi-mailako joskintzaren lorean aditua da eta Frantzian nahiz Japonian egindako moduan lantzen du. Emaztegaiaren jantzietarako, baita festetako jantzietarako ere aplikazio bordatuetan diseinu berriak garatu ditu. Azkeneko urteetan Saioa Matxainekin lankidetzan aritu da “Nishi” bilduman. Gauza bera egin du emaztegaien jantzien bordatuei buruz Ammiu atelierrekin.
Ikuskizun desberdinetarako jantziak egin ditu: “Erritu” eta “Gernika-Guernica”, Kukai dantza-konpainiarenak, eta 'PikoTailuke' Oreka TX taldearena.
Halaber, “El desdén con el desdén” antzezlanean emakumeen jantziak egitez arduratu da bere azkeneko lanean. Obra klasikoa da eta hirurogeigarren hamarkadaren aristokrazian girotuta dago.
Sormenean eta lankidetzan oinarrituta ekonomia eraldatuz
Habian! proiektuak Errenteriako eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi du sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko. Xede horrez, Habian! inkubagailua jarri zen martxan eta pertsona ekintzaileei laguntza eskaintzen zaie, teknologia berriekin, artisautzarekin eta bestelako lanbide sortzaileekin zerikusia duten proiektuak badituzte. Nolanahi ere, bertan beren jarduerak garatzeko gunea dute. Ikastaro honekin arte-diziplina hau eskualdeko pertsonei hurbildu nahi zaie eta beren etxeetara buruko apaingarria eramateko aukera izango dute.
+ Tailerrak
Buruko apaingarriak sortzeko ikastaroan ezin baduzu parte hartu, ez kezkatu. Hurrengo hilabeteetan HABIAN! inkubagailuak gehiago eskainiko ditu, besteak beste, honakoak:
Ekaina | Sharpa Marketing-Sare sozialak |
Iraila | Jone Taberna-Korapiloak |
Azaroa | Ainhoa Redondo-Irudiak familian |
Edozein argibiderako:
943.494.129