COVID19 MAILEGUAK ENPRESA ETA AUTONOMOENTZAT

La Agencia de Desarrollo Oarsoaldea podrá asesorar y tramitar a las empresas y autónomos de la comarca las solicitudes del programa de liquidez urgente.

 

 

Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen eta Elkargik kudeatuko duen programak, bost urterako interesik gabeko kredituak eskatzeko aukera ematen du.

 

Tokiko Garapen Agentzia bitarteko eragile bideratzailea izango da, eta Elkargiri lagunduko dio eskabideak izapidetzen, eta enpresa eta pertsona eskatzaileen eskabideen inguruan aholkatu, lagundu, jaso eta izapidetu ahal izango ditu.

Elkargi da Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako premiazko likidezia programaren erakunde kudeatzailea. Kreditu bigunak dira, hamar bat finantza-erakunderekin lankidetzan, koronabirusaren krisiak eragindako itxieren eta salmenta-galeren ondoriozko diru zirkulatzailearen lehorteari aurre egin ahal izateko. Langileei ordaindu ahal izateko dirua da, argia edo lokalaren alokairua.

Likidezia da enpresen eta autonomoen kezkarik handienetako bat, koronabirusak eta hari aurre egiteko abian jarritako neurriek sortutako krisi-egoera horrek eragindakoa. Laguntza lerro honek 25 milioi euroko funtsak izango ditu. Maileguek euribor+O kostua dute, bost urterakoak (urte bateko gabealdia) eta irekiera komisioak %0,25 eta urteko komisioa %0,375. Autonomoentzako maileguen zenbatekoak 5.000 eta 50.000 euro artekoak izan daitezke; enpresentzat, berriz, 50.000 eta milioi bat euro artekoak.

Horrez gain, aurreikuspenen arabera, laster argitaratuko da 500 milioi euroko beste larrialdi-kreditu bat, Eusko Jaurlaritzarena, hau ere Elkargik kudeatutakoa.

Helburua da enpresa edo proiektu bideragarri bakar bat ere ez geratzea bidean, eta behar den babes ekonomiko guztia ematea.

Hori guztia lortzen laguntzeko, Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak adierazi du, garapen agentziak mailegu hauen inguruko aholkuak eman eta eskaerak tramitatu ahal izango dituela gure eskualdean. Horretarako leihatila bakarra jarri dugu abian: covid19laguntzak@oarsoaldea.eus edo 943 494 129 telefonora deituz.

Haren bidez, zuen mezuei erantzungo diegu eta harremanetan jarriko gara izapidetzean laguntzeko.

Gainera, gure webgunearen bidez (www.oarsoaldea.eus/covid19laguntzak), argitaratzen ari diren laguntzei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzue. Informazioa eguneratuz doa, neurri ekonomiko berriak argitaratzen diren neurrian.

Orain, inoiz baino gehiago, elkartu eta elkarlanean aritu behar dugu krisi honi elkarrekin aurre egiteko.

Animo asko! Denon artean egin dezakegu.

 

 

 

mailegu eskaria euskadi covid19 elkargi noti

 


Oarsoaldea