Oarsoaldea eskualdeko IKT arloko eta elikadura arloko enpresek langileak kontratatzeko dirulaguntzak eskura ditzazkete. Dirulaguntza honi esker 46 pertsona kontratatuko dira
Enmarcado dentro del Plan Comarcal de Empleo de Oarsoaldea, las empresas pertenecientes a los sectores TICs y alimentario del sector industrial, y las empresas auxiliares de las mismas, serán las máximas beneficiarias de estas ayudas ya que se les reservará inicialmente un mínimo de dos tercios de la cuantía total de las ayudas. Si en el plazo de 15 días no se agotara el número previsto de contrataciones en el ámbito industrial de estos sectores, también podrán acceder las empresas del sector de la distribución de alimentación, nuevas tecnologías o empresas auxiliares. De este modo se prevé la contratación de 46 personas por parte de las empresas de la comarca cuyo contrato tendrá una duración de 6 meses a jornada completa y en régimen general de la Seguridad Social.
Aiora Perez de San Romanek, garapen agentziaren lehendakariak adierazi duenez, diru-laguntzak esleitzeko epea amaitutzat emango da aurrekontua agortzen denean, diru-laguntza jasotzeko epea 2013ko irailaren 30a delarik.
Enpresa onuradunek bete beharreko baldintzak honako hauek dira:
- Erakundearen helbide soziala Oarsoaldea Eskualdean edukitzea.
- Nahiz eta helbide soziala Oarsoaldea Eskualdetik kanpo egon, kontratazioa Oarsoaldea Eskualdean dagoen lan zentro baterako egiten bada.
- I.ERANSKINEAN adierazten diren Aktibitate Ekonomikoetarako Zergen epigrafe horietako batean inskribatua egotea.
- Enpresaren aktibitate horrekin zuzenean erlazionatutako kontratazioak egitea.
- Aurreko irizpideekin ez balira lanpostu guztiak beteko, programaren onuradurak helbide soziala Oarsoaldeatik kanpo dutenak izan daitezke baina Oarsoaldea eskualdekoan bizi diren langabetuak kontratatu beharko dituzte.
- Foru-ogasuneko ziurtagiria eguneratua, non diru-laguntzaren eskaera egiten duen erakundeak bere zerga eginkizunak ezagutzen dituela ziurtatzen den.
- Gizarte Segurantzako Altxortegi Orokorreko ziurtagiri eguneratua, erakundea bere betekizunak ezagutzen dituela ziurtatzeko.
Kontratazio programetarako zuzenduak dauden fondoak IKT, Elikadura eta Enpresa laguntzaile arlorako 2013 urtean, 177.026,40€-takoa da, LANBIDEK 2013ko urtarrilak 17an Oarsoaldea Eskualdearen Enplegu planean jasotako dirulaguntza da. Zehaztu den laguntza kopurua, galdutako funtsera, 3.848,40€-takoa da kontratu bakoitzeko.
Langabetuek hautatuak izateko honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Lehentasuna izango dute Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalerrietan erroldatuak daudenak.
- Langabezian egotea eta LANBIDEn inskribatua egotea.
- 2012ko uztailaren 26ko erresoluzioan (BOPV 29-08-12) zehaztuta dagoenaren arabera, lehentasuna duten taldeen barruan egotea eta bete beharreko portzentaiak.
Dirulaguntza eskatu nahi duten enpresek Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Agentziarekin jarri behar dira harremanetan hurrengo telefonoan: 943 510 200 (Astelehenetik ostiralera 09:00-14:00) edo email honen bitartez: olibet@oarsoaldea.eus.