Martxoak 15, Kontsumitzailearen eguna

Los temas relacionados con el consumo son cada vez más, en la medida que aparecen nuevos productos y servicios, y los consumidores estamos cada vez más informados y concienciados. Además de eso, parece que las empresas de servicios ofrecen a sus clientes un servicio de atención cada vez más deficiente. Todo esto hace que no sea difícil tener una buena razón para acudir a la Oficina de Consumo. Según ha señalado la presidenta de la Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea y alcaldesa de Oiartzun, Aiora Perez de San Roman, el año pasado fueron 1.619 las personas ciudadanas de Oarsoaldea las que se acercaron a la Oficina de Consumo para solicitar información o para presentar una reclamación. Por lo tanto, este año también podemos afirmar que el servicio de información al consumidor está muy consolidado.

Azken urteetan bezalaxe, telekomunikazio-esparrua da zalantza eta arazo gehien sortzen dituena, guztizkoaren %31kin. Hurrengo bi esparruak urruti gelditzen dira:  energia-hornitzaileena (% 13) eta merkataritza (% 12).

Aurreko urteetako arazo berdinak izan dira: bermearen barnean matxuratutako aparatuei estaldurarik ez ematea, telefonia mugikorraren bezeroei mezuak bidaltzea eta kobratzea, kontratuan jasotako iraute-epea baino lehen baja hartzeagatik gehiegizko zigorrak jartzea, 905 zenbakietara egindako deiek sorturikoak, eta abar.

Baina arazo berriak ere sortu dira: Interneterako konexio automatikoak azken belaunaldiko mugikorretan. Era honetako gailuren bat duten erabiltzaile gehienek internet erabiltzen du mugikorrean eta horregatik tarifa laua kontratatzen dute. Kasu honetan ez dago arazorik, konexio horiek kontratatutako tarifan sartzen baitira. Badira ordea, mugikorrean internetik nahi ez duten bezeroak eta, hala ere, gailuek etengabe eguneratzen dituzte beren eduki eta aplikazioak internetera konektatuz. Konexio hauek mugikorraren erabiltzaileari kobratzen dizkiote gero. Egoera hori saihesteko bidea interneterako konexioak blokeatzeko eskatzea da.

Edozein zalantza edo kezka edukiz gero, hurbil zaitez Errenterian, Olibet 6 helbidean dagoen Kontsumo Bulegora edo jar zaitez beraiekin harremanetan: 943 510 111 telefonoan. Bezeroarentzat arreta ordutegia astelehenetik ostiralera 9etatik 14ak arte da. Era berean, kontsultak ere web orriaren bidez  www.oarsoaldea.eus edo omic-oarsoaldea@kontsumo.net helbidearen bidez egin daitezke.

 

bannerconsumoeusk


Oarsoaldea