“Hemen Euskaraz egin dezakezu” OARSOALDEKO KOMERTZIOAN EROSI EUSKARAZ

Han pasado unos años desde que los cuatro ayuntamientos de la comarca, a través de la Comisión de Euskera de Oarsoaldea, vienen trabajando conjuntamente para fomentar la normalización del euskera en el sector del comercio y hostelero.

 

Con el objetivo de aumentar la presencia del euskera en estos establecimientos, nos explica Ainhoa Zabalo, presidenta de la agencia de desarrollo comarcal Oarsoaldea,  se les ofrece un servicio gratuito (traducción, maquetación, diferentes soportes para el paisaje lingüístico en euskera, asesoría técnica…)

Urtero, halaber, merkataritza sektore jakin batekin lanketa berezia egin ohi da. 2013an okindegi, gozotegi eta kafetegien txanda izan da eta aurten bereziki beraiekin aritu dira lanean zenbait ekimen gauzatuz, hala nola, ogi ohikoenen panela, hilabeteko ogia doan eskuratzeko zozketa, eta abar, merkataritzan euskararen erabilera sustatu eta bezeroek euskaraz eskatzeko ohitura har dezaten.

“Hemen euskaraz egin dezakezu” eranskailua lanketa honetan erabiltzen dugun eta aipamen berezia egin nahi diogun beste tresna da. Irudi honek, kalitatezko zerbitzu baten seinale, kontsumitzaileei beraien erosketa euskaraz egitea ahalbidetzen die. Izan ere, eranskailu hau daramaten komertzioetan, bezeroari arreta eskaintzeko, une oro euskaraz egin dezakeen pertsona bat izango dutelako, gutxienez.

Eskualdeko establezimendu askok dagoeneko jarri dituzte beharrezkoak diren baliabideak baldintzak bete ahal izateko eta “Hemen euskaraz egin dezakezu” eranskailua daramate. Hala ere, honen guztiaren inguruko berri oraindik ez duen merkatariren bat balego, eta interesatuko balitzaio, bere herriko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri besterik ez du.

Honenbestez, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, herritarrak gonbidatu nahi ditu eguneroko bizitza euskaraz egin dezaten eta “Hemen Euskaraz Egin Dezakezu” eranskailua duten establezimenduetan bereziki, erosketa euskaraz egitera.

 

                                       pegatina

 


Oarsoaldea