Enpresen lehiakortasuna hobetzen jarraitzeko OARSOALDEAk beste informazio jardunaldi bat egingo du abenduaren 18an

Esta nueva jornada se centrará en la  Impresión en 3 dimensiones y se informará sobre el servicio gratuito que ofrece Don Bosco para implantar esta herramienta en sus empresas

Datorren abenduaren 18an, IEFPS Don Boscok eta OARSOALDEA Garapen Agentziak,

3 dimentsiotan egindako inprimaketa landuko dute eta Oarsoaldea eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko Don Boscok eskaintzen duen doako zerbitzua.

Informazio jardunaldia Don Boscoko Ikaslab-en izango da (3d inprimaketa laborategian), goizeko saioa 11:00etatik 12:00etara eta arratsadez joan nahi duenak 18:00etatik 19:00etara joateko aukera izango du.

Garapen Agentziako lehendakariak, Amaia Agirregabiriak adierazi duenez, jardunaldian azalduko dira honelako teknologia bat beraien enpresetan ezartzeak dituen abantailak, eskualdeko enpresek beraien lehiakortasuna hobetu dezaten. Era berean, bertaratutakoek Don Boscok eskaintzen duen doako zerbitzuaren ezaugarriak ezagutuko dituzte eta enpresei eskaintzen zaizkien baliabide tekniko eta giza baliabideak. Era berean, 3D-an eginiko froga bat ikusi ahal izango dute jardunaldian bertan.

 

banner-3d-eusk

 

Teknologia honen erabileran interesa duten enpresei zuzendurikoa da jardunaldia, beste gauzen artean honako hau nahiko luketenak:

  • Laua izatetik material izatera pasatzeko, ikutu ezina dena,  zerbait fisiko bihurtzea. 
  • Probatu, testeatu, sortu,…azkar eta kostu txikienarekin. (sormenerako tresna garrantzitsua da)
  • Diseinu arazoak identifikatzeko, arazoak aurreikusteko eta kostuak aurrezteko.
  • Material berriak, erabilerak eta ezarpenak esploratu.
  • Testak, frogak eta entsegu tekniko eta funtzionalak egiteko, modu azkar batean eta kostu txikienarekin.
  • Neurrira egindako pieza berdingabeak egiteko, modu azkar batean eta kostu txikienarekin.
  • Neurrira egindako molde berdingabeak egiteko, modu azkar batean eta kostu txikienarekin.

Jardunaldirako erreserba aurretik egitea ezinbestekoa da eta enpresarentzat doakoa da.

Jardunaldi honetan parte-hartu nahi dutenek izena eman dezakete Oarsoaldearen Industria Sustapen Sailean telefono honen bitartez 943 494 129.

Jardunaldiaren egitaraua

Ikaslab zerbitzuaren informazioa


Oarsoaldea