OARSOALDEKO 3. BERTSO MERIENDA Donibanen egin zen
En diciembre tuvo lugar en Donibane la tercera bertso-merienda que organizan las bertso eskolas de Oarsoaldea. A este encuentro asistieron miembros de Xenpelar Bertso Eskola, Mañontzi Bertso Eskola de Lezo y de la bertso eskola de Oiartzun y San Juan.
Lehendik, Oiartzunen martxoa aldean eta Errenterian ekainean egin zituzten probak eta emaitza onak ikusirik, hirugarrena egiteari ekin zioten.
Eguraldi zoragarriak lagunduta, arratsaldeko seiak aldera elkartu ziren gaztetxoak eta euren irakasleak Meipiko plazan. Jolas batzuk egin zituzten aurrena eta ondoren, elkarrekin merienda goxoa egin zuten. Janaldia amaitu ostean, hasiera saioari ekin zioten ariketa eder batzuekin eta gaztetxoek bat-batean abesteko parada eduki zuten bertan. Oarsoaldeko adin ezberdinetako bertsolariak izan genituen oholtza gainean. Hurrengorako gogotsu gelditu ziren gaztetxoak eta ziur gaude berriz ere edukiko dutela horrelako aukerez gozatzeko parada.