Leihoak berritzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

La ayuda estará disponible hasta que se agoten los fondos previstos

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) 2015eko irailaren 8an leihoak berritzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik dagoela adierazi du.

Laguntzen kopurua gastatutakoaren %22a izango da etxebizitzeko eta onuraduneko 1.000€ko mugarekin eta diruz lagunduko dena leihoak bere osotasunean izango da, bai markoa, beira eta baita pertxiana kaxa ere. Aldi berean, leihoen instalakuntza egiteko igeltsero lanen kostua ere ordainduko da.

Argibideren bat behar izanez gero, EEEren (Energiaren Euskal Erakundea) web orrian zuzenean www.eve.es begiratu dezakezue edo gurekin harremanetan jarri 943 344 160 zenbakira hots eginez edota posta elektronikoz xsanchez@oarsoaldea.eus helbidera idatziz.

 


Oarsoaldea