RPK kooperatiba San Juan-aren laguntzaile berria: aurreko bela babestuta baleontziaren norabidean lagunduko du.
La cooperativa RPK, afincada en Vitoria Gasteiz, se suma a otras empresas apadrinando una de las principales piezas de la nao San Juan, proyecto singular que se está desarrollando en Pasaia.
RPK Kooperatibak, malgukiak eta zumitzen konformatuak fabrikatzen dituen enpresa-talde aitzindaria izanik, San Juan baleontziaren eraikuntza proiektua bultzatzeko asmoz, San Juan-aren aurreko bela babestu du.
Itsasontziek aurreko bela erabiltzen hasi zuten haizea alde zutenean Atlantikoko itsasaldietan. Bela hau oso aproposa zen, aldeetatik zetorren haizea, beste belek jasotzen ez zutena, aprobetxatu ahal izateko. Brankaren aurrekaldean kokatuta egotean barkuaz tiratzen zuen eta aldi berean, timonelak lagundu itsasontziaren norabidearen gobernuan.
Bela honen funtzio zehatza dela eta aukeratu du RPK-k: “gure lanean daukagun pasioak merkatu berri eta elkartasun berrien lehiari aurre egiteko gai egiten gaitu, erronka berrien aurrean norabide tinko bat jarraituz”.
RPKren ustez, proiektu honen laguntza, kooperatibaren filosofiarekin eta honek proiektu sozialetan egiten dituen reinbertsioekin bat dator. San Juan baleontzari eskeinitako babesa, munduan zehar (Mexiko, India, Euskadin,…) egindako beste batzuei gehitzen da, Mundukide-rekin urtero egindako elkarlana dela eta hain zuzen.
Kolaborazio honi esker, Albaolak duela 2 urte inguru hasitako San Juan-aren eraikuntzaren abentura honetan babesle berri bat dauka. Baleontziaren errepiklaren eraikuntza irekia dago proiektua sostengatu nahi duten enpresa eta partikular guztiei, eta web orriaren bitartez egin daiteke:
http://www.albaola.com/eu/site/babestu-pieza-bat
Informazio gehiago:
ENARA NOVILLO. Marketing arduraduna.
T. 943 39 24 26 / M. albaola@albaola.com