Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzak Oarsoaldeko enpresentzat
El 8 de abril la agencia de desarrollo OARSOALDEA organizará una jornada gratuita en la que se explicarán las ayudas destinadas a Tecnología e Innovación.
Oarsoaldea Garapen Agentziak eta SPRI taldeak Oarsoaldeko enpresei zuzendutako doako jardunaldi bat antolatu dute, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta SPRI taldearen 2016 urteko laguntzen berri emateko; Julen Mendozak Oarsoaldeako lehendakariak adierazi duenez.
Jardunaldia apirilaren 8an, 9:30etatik 11:00etara izango da TKNIKAn (LHrako ikerketa eta berrikuntza aplikaturako zentroa), Zamalbide Auzoa, z/g (Errenteria.
Zehazki, teknologia eta berrikuntzaren barnean dauden laguntzak ezagutaraziko dira:
- Innobideak Lehiabide
- Innobideak Kudeabide
- Innobideak Pertsonak
- Innobideak Prestakuntza
Era berean, SPRI-k euskal enpresei eskaintzen dizkien beste laguntza eta zerbitzuen informazioa emango da, enpresen tamaina edozein izanda eta tokiko zein nazioarteko mailan .
Hizlaria Josu Ocariz izango da, SPRIko Berrikuntza eta Enpresen Eraldaketa Saileko Zuzendaria.
Bestalde, tkgune ekimena aurkeztuko da (https://www.tkgune.eus/), LHko Ikastetxeek osatutako sarea, enpresei zerbitzu ezberdinak eskeintzeko; berrikuntzarako laguntza, prestakuntza aurreratua eta berrikuntza eta hobekuntzarako zerbitzu teknikoak.
Jardunaldi honetan parte hartu nahi duten enpresek Oarsoaldearen Industria Sustapen Sailean eman dezakete izena, rmacias@oarsoaldea.eus e-mailaren bidez, edo 943 494 129 telefono zenbakira deituz.