Habian! Fabrika Kreaktiboa Ezagutu nahi duzu?

 

Oarsoaldea está desarrollando un programa de visitas para personas emprendedoras que quieran conocer y establecerse en los talleres para artesanía.

Apirilaren 4az geroztik martxan da HABIAN!. Sormen jarduerak hartuko dituen ekintzailetza parte-hartzailean oinarritzen da eta bi proiektuk osatzen dute; teknologia berriekin lotura duten jarduerentzat Habian! Teknologia Kreaktiboa, eta artisautzarekin lotura dutenentzat, Habian! Fabrika Kreaktiboa. Filosofia modura elkarlana eta ikuspegi soziala dituzten enpresak bildu nahi ditu Habian! egitasmoak, Errenteriako eta Oarsoaldea eskualdeko ekonomiaren eragile gisa.

1bisitak

Artisauentzat, bi tailer egokitu dira Torrekua eraikinean, Habian! Fabrika Kreaktiborako. Beheko solairuko tailerra, ehungintza/jantzigintza eta osagarriak jarduerak burutzeko moduan egokitu da eta lehenengo solairuan berriz, bitxigintza eta urregintza jardueratarako. Lanerako behar duten oinarrizko makineria izango dute artisauek, beraien enpresa-proiektua martxan jartzeko eta sendotzeko aholkularitza teknikoa jasoko dute eta gainerako artisauen laguntza eta babesa ere izango dute, espazio berean lanean ariko diren neurrian.

Artisauei profesionalizaziorako bidea erraztea du helburu, hasieran izan ohi diren oztopoak leunduz (inbertsioa makinerian, alokairuen merkatuko prezioa, enpresaren kudeaketan edo produktuen merkaturatzean izan ohi den ezagutza falta...).

Abian jarri zenetik, Oarsoaldea bisita gidatuak burutzen ari da instalazioak eta proiektua sakonago ezagutu nahi dutenentzat. Pertsona ugari ari da bisitatzen.

Zure bizitza profesionala artisautzan oinarritu nahi baduzu, zuk ere ezagutu dezakezu. Jarri gurekin harremanetan eta bisita ezazu. Hemen duzu horretarako aukera: http://adn.errenteria.eus/habian/fabrika-kreaktiboa/ edo deitu 943 494 129 telefonora.


Oarsoaldea