3.700dik gora enpresak hartu dute parte Euskadiko autonomo eta mikroETEen artean Konponbide Teknologikoak Ezartzeko Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza programan, beren lehiakortasuna handitzeko

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak Inplantari-Aholkulari Teknologikoak izeneko doako zerbitzua eskaintzen du SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren bitartez. Zerbitzuaren helburua da mikroenpresa eta autonomoen artean Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera bultzatzea. Autonomo eta mikroenpresei zuzenduta dago, hots, 10 langile baino gutxiago dituzten euskal enpresei, Inplantari baten laguntzaz probetxua atera diezaieten teknologia berriei. Inplantari hori aholkulari neutral eta doakoa da, enpresara joaten dena IKT tresna oso sinpleak [1] ezartzen eta erabiltzen irakastera, beren bitartez enpresak posible izan dezan. Doako zerbitzu pertsonalizatu honetan parte hartzea oso erraza da, aski baita  SPRIren web orrian dagoen aholkularitza eskaera betetzea


Oarsoaldea