LISTORRETA-BARRENGOLOIAKO INFORMAZIO PUNTUA IREKITA AIAKO HARRIA PARKE NATURALA ETA KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUA (KBE) ERRENTERIA

 

 

Este fin de semana abre sus puertas el Punto de Información del área Listorreta-Barrengoloia, una de las puertas de acceso al Parque Natural y ZEC de Aiako Harria, situado en Errenteria.

 

 

Beste urte batez, bertara hurbiltzen diren txangozale eta bisitariek inguruko baliabide naturalei buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute; hala nola mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, Aizpitarteko haitzuloak, Añarbeko baso erreserba, Malbazarko hezegunea...

Gainera, aipaturiko guneak ezagutzeko irteera gidatuak ere eskainiko dira. Bertako Kultur Ondare eta bioaniztasun-maila altuak gida aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da dudarik gabe. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestuta egonik.

Horrela, informazio puntua urria bukaera arte egongo da zabalik, ondorengo ordutegian:

Ostiralak: 16:30-20:30

Larunbata eta igandeak: 8:30-14:30 / 16:00-20:30

Bisita gidatuen informazioa eta erreserbak turismo bulegoan:

943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

 


Oarsoaldea