Global Training 2016 Bekak

¿Tienes menos de 30 años y estas en desempleo? Garapen y Fomento de San Sebastián, ponen a tu disposición 60 becas Global training. Esta es tu oportunidad.

global training bannerra

 

Global Training programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan, gutxienez 6 hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.

Global Training bekak mugikortasun transnazionala sustatzen duen programa da unibertsitate tituludun, eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beheragoko gazteei zuzenduta, hain zuzen ere.

Beka bakoitzeko zuzkidura-ekonomikoa: 1.358 €/hilean (gordin).

Parte hartzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:

• Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketa edukitzea.

• 30 urte baino gutxiago edukitzea 2016ko urtarrilaren 1ean.

• Euskadin erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, etenik gabe, 2016ko urtarrilaren 1ean.

• Atzerrian 6 hilabeteko edo 6 hilabetetik gorako praktika-egonaldiak errazten dituen beste bekarik jaso ez izana.

• Ingeles-maila altua eta ona edukitzea. Lizentziadunek: C1 eta B2 (Goi-mailako Lanbide-heziketa titulua dutenek). 4 urteko antzinatasuna duten tituluen kasuan ez da ahozko, edo idatzizko azterketarik egin behar ezagutzak justifikatzeko. Beharrezko ingeles-maila egiaztatzen ez dutenek ahozko eta idatzizko proba egin beharko dute, bekadun-hautagaiaren ezagutzak zehazteko.

• Praktikak eskainiko dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.

• Administrazioaren edo penalaren bidetik diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera-galerarekin zerikusia duen zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana.

Izena eman dezakezu web-gunearen bidez: http://www.becasglobaltraining.eus/ eta dokumentazioa paperean GARAPENen bertan (Boroa Elkartegia, Boroa Enpresa Parkea, 19, 2 solairua -16 bulegoa). Ordutegia: 9:00-14:30, edota GARAPENen bazkide diren agentzietan entregatu ahal da:

http://www.garapen.net/public_localiza_agencia/ctrl_localiza_agencia.php?lang=eu

Pertsonak aukeratzean curriculum vitaea aztertuko da, titulazioa, prestakuntza, praktikak... hartuko dira kontuan. Betiere berdintasun, meritu eta gaitasun irizpide orokorrak aintzat hartuta; ingeles proba (C1 –B2) titulua aurkezten ez dutenen kasuan; talde-dinamikak eta aukeraketa egiten duen Tribunalaren aurrean elkarrizketak egongo dira. Tribunalak erabakiko du pertsonaren profila praktikak egingo dituen enpresaren profilera eta beharretara egokitzen den.

Aukeratuek 50 orduko prestakuntza jasoko dute (atzerrian baliagarria suertatuko zaien prestakuntza). Parte-hartzaile guztiak Gizarte Segurantzan altan emanda egongo dira, eta bidaia nahiz gizarte erantzukizuna izango dute.

Izena emateko epea maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da. Informazio gehiago: http://www.becasglobaltraining.eus


Oarsoaldea