San Marko Gotorlekua, natura eta kultura

A escasos kilómetros del Casco Histórico de Errenteria, en el corazón del Parque Lau Haizeta, rodeado de naturaleza, y con unas magníficas vistas, se sitúa el Fuerte de San Marcos, semienterrado en la cima del monte que lleva el mismo nombre.

Bai bere barnean eta baita gotorlekuaren inguruetan ere, karlistaden garaira garamatzaten oroigarri militarrak,  antzinako ameztiak,  anfibioentzako urmaelak eta baita estazio megalitiko bat ere topatuko ditugu. Honek guztiak paisaia kultural eta natural paregabe bat osatzen du San Markon.

XIX. mendeko gotorleku honen sarrerako tunela eta zubia pasa ostean, San Marko Gotorlekuko Informazio Puntua topatuko dugu. Datorren maiatzaren 27tik aurrera bere ateak irekiko ditu, azken urteotan egin duen moduan, goi denboraldi osoan zehar bere zerbitzuak eskaintzeko. Bertara hurbiltzen diren bisitariak, gotorlekuak eta inguruak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazio osoa jaso dezake. Ordutegia asteazkenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da.

Museoa ere ikus daiteke ordutegi honen barruan, bai modu librean (doan) edo bisita gidatuan (2-3€ artean). Poternatik du sarbidea museoak, eta  bertan artilleria-bateria ezkutuak, hauek elkar lotzen dituzten tunelak, eta baita gotorlekua inguratzen duen lubanarroa defendatzeko kaponerak ikus daitezke. Arma Patioan terraza duen taberna- jatetxea ere badago gotorlekuan.

Ikuspegia koloreztatzen duten Pasaiako, Kontxako eta Txingudiko badiak ikusi ditzakegu goiko aldean dagoen begiratokitik. Gainera, Aiako Harria, Jaizkibel eta Ulia mendiek eta inguratzen duten gainerako mendiek eratzen duten landa paisaiak, lasaitasuna topatzen lagunduko diote bisitariari toki honetan.

Zelai zabal bat ere badago gotorlekuaren kanpoaldean haur-joko eta piknik mahaiekin, familian edo eta lagun giroan inguruaz gozatzeko. Uda honetarako plan zoragarria zalantzarik gabe!

Informazio gehiago eta bisita gidatuetarako erreserbak:

 

turismo@errenteria.eus

 

Errenteriako Turismo Bulegoa
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

 

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 


Oarsoaldea