HABIAN! TEKNOLOGIA KREAKTIBOAK ERREALITATE BIRTUALA PROBATZERA GONBIDATZEN ZAITU

 

Habian!Teknologia te ofrece la posibilidad de vivir una experiencia inmersiva a través de la realidad virtual y poder aportar tu granito de arena a la neurociencia

 

 

2017 urteari hasiera emateko, Habian! Teknologia Kreaktiboak, elkarlana sustatzen duen startup teknologikoen haztegiak, teknologia berriak hiritarrei hurbildu nahi die. Horretarako, errealitate birtuala ezagutu nahi duten pertsona guztiei eta aldi berean, ezagutzaren artean parte-hartu nahi dutenei, Torrekua eraikinera hurbildu eta probatzera gonbidatzen zaitu.

Nesplora enpresa teknologikoarekin lankidetzan, ariketa honetan parte hartzen dutenei esker, 16 urte baino gehiago duten pertsonen arreta eta oroimena neurtzeko tresnak testeatu ahal izango dira. Modu honetan, Nesplora enpresakoek egokitzapen arazoak dituzten pertsonen diagnostikoak zehazteko erabiltzen diren tresnen errendimendua hobetzen jarraitzeko informazioa lortuko dute, hauen bizitza kalitatea hobetuz.

Ekimen honen helburua, Oarsoaldea Garapen Agentziako ordezkarien esanetan, teknologia hiritarrengana hurbiltzea eta era berean, modu kolaboratiboan, arazo eta behar sozialei irtenbideak bilatzeko bidean laguntzea da. Horrez gain, aukera polita da Torrekua eta beraz, Habian! Teknologia Kreaktiboa ekimena herritarrei zabaltzen jarraitzeko.

Nesplora enpresa, Gipuzkoan kokaturikoa eta nazioarte mailan ezaguna, aitzindaria da lan arlo honetan eta neurketa tresna berriak garatzeko, neurozientzia teknologiarekin nahasten ditu. Gainera, lehenak izan dira haurtzaroan arreta urritasuna diagnostikatzen laguntzeko tresna bat garatzen, errealitate birtualan oinarriturikoa.

Une honetan, VRMIND (Virtual Reality Based Evaluation o Mental Disorders) izeneko proiektu batean dabiltza lanean, Horizon 2020 programaren bitartez Europar Batzordeak Nesplorari emanikoa.  Helburua, neurologiako, psikologiako edo psikiatriako kontsultetan eta kliniketan, buruko gaixotasunak, garuneko kalteak, eta abar. diagnostikatzeko erabiltzen diren tresnen erredimendua hobetzea da, errealitate birtualean oinarritutako testuinguruetan garatzen direnak.

Zertan datza Torrekuan egingo den proba

Samsung Gear VR betaurrekoen eta  aurikularren bidez, errealitate birtuala erabiliz sortzen den testuinguru batean egiten da, aquariuma batean egongo bazina bezala.

Aldez aurretik, pertsonaren eskuan jarriko den pultsadore baten bidez, parte hartzaileak zenbait estimulu azaltzen direnean erantzun behar izango du. Horrez gain, frogaren errendimenduan duen efektua aztertu ahal izateko, zenbait distraktore azalduko zaizkio (hala nola, kristaletik hurbil pasado den manta arraina, aquariumeko megafonian mezuak entzungo dira, eta abar.).

Frogaren iraupena, denetara, 20 minutu inguru izango dira.

Ekimen interesgarria oso, pertsona askoren bizitza kalitatea hobetzen lagunduko duena.

Dibertigarria den zerbait egin nahi baduzu, zerbait berria ikasi eta zientziari zure ekarpen ttikia egin, jar zaitez gurekin harremanetan komunikazioa@oarsoaldea.eus helbidean edo 943.49.41.29 telefonora deituz (Enpresa Txikiei Laguntza Sailaz galdetu).

Info +:

www.nesplora.com

nesplora eusk sare sozialak


Oarsoaldea