Oarsoaldeko enpresei bideratutako Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzen aurkezpena
21/03/2017
El 31 de marzo OARSOALDEA organiza una jornada gratuita sobre las ayudas para 2017 dirigidas a las empresas
Oarsoaldea Garapen Agentziak, SPRI taldearekin batera, eskualdeko enpresentzat doako jardunaldi bat antolatu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI taldeak – Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia- 2017 urtean eskainiko dituzten laguntzen berri emateko.
Jexux Leonetek, garapen agentziaren lehendakariak adierazi duenez, jardunaldia martxoaren 31n izango da 9:30etatik 11:00etara TKNIKAn (LHrako ikerketa eta berrikuntza aplikaturako zentroa) -Zamalbide Auzoa, z/g. Errenteria-.
Saio honetan, orokorrean SPRIk eskaintzen dituen laguntzez gain, Berrikuntza programetako laguntzak ikusiko dira bereziki, hala nola:
- Innobideak Lehiabide
- Innobideak Kudeabide
- Innobideak Pertsonak
- Innobideak Prestakuntza
Horrez gain, TKgune programa aurkeztuko da, non, LHko Ikastetxeek, enpresa txiki eta ertainei zerbitzu teknologikoak eskaintzen dizkieten (www.tkgune.eus).
Jardunaldian parte-hartuko duten hizlariak, Josu Ocariz, SPRIko Berrikuntza Sailaren Arduraduna eta Gaizka Lazarobaster, TKNIKAn Automozio proiektuen dinamizatzailea eta Tkgune Automozio lan taldeko arduraduna izango dira.
Jardunaldi honetan parte-hartu nahi dutenek izena eman dezakete Oarsoaldearen Industria Sustapen Sailean rmacias@oarsoaldea.eus e-mailaren bidez edo 943 494 129 telefono zenbakira deituz.