KUADRILLATEGI EGUNA IZANGO DA IGANDEAN LEZON

22/03/2017

 

 

Los y las jóvenes de la iniciativa Kuadrillategi de Oarsoaldea celebrarán el 26 de marzo en Lezo el encuentro anual con una fiesta. Todos los y las jóvenes de Errenteria, Oiartzun y Pasaia acudirán a las 11:00 de la mañana a Lezo para reunirse con los del municipio anfitrión. La fiesta comenzará a esa misma hora en la plaza Karlos Saldise.

 

 

Lezoarrek ongietorria egingo diete besteei egun osoan jantzita eramango dituzten kamiseta berdeak banatuz.

 

                        kuadrillategi eguna 2017

Eguerdiko ordu bata bitartean gazteak taldeka antolatu eta herriko hainbat txokotan ariko dira proba eta jokoak eginez.

  • 13:00etan bazkaria egingo dute Karlos Saldise plazan musikaz girotuta.
  • 14:00etan arratsaldeko ekintza aurkeztuko dituzte Pasaiako gazteek. Saldise plazan gazteentzako jolasak izango dira.
  • 16:00etan Trikizunba egingo dute Lezoko gazteek dinamizatuta.
  • 17:00ak aldera txarangarekin kalejira egingo dute gazteek herrian barrena.
  • 18:00etan Kuadrillategi Egunaren amaiera Karlos Saldise plazan.

Eskualdeko lau herrietan 12-16 urte arteko gazteek ostiraletan egiten duten aisialdi eta heziketa jarduera da Kuadrillategi. Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakaria denak adierazi duenez, 2016-17 ikasturte honetan ia 400 gaztek hartzen dute parte ostiraletako bi orduko saioetan nahiz irteera eta jarduera berezietan.

Antolatzaileek dei egiten dizuete Kuadrillategiko gazte guztiei igandean Lezora joateko, primeran pasako baituzue!

 

 

 

 

 


Oarsoaldea